Borrar
Patti Smith musikaria. Reuters
Patti Smith eta Azkena Rockeko emakumeak

Patti Smith eta Azkena Rockeko emakumeak

Buru-belarri ·

Chicagoko musikariak Gasteizeko jaialdian joko du ekainean

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 16 de octubre 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste honetan Azkena Rock jaialdiaren datorren edizioaren berri izan dugu. Gasteizen joko duten artista batzuen izenak aurreratu dituzte antolatzaileek. Eta L7, Reverend Horton Heat, The Steepwater Band, Social Distortion eta Fu Manchu taldeen baimenarekin, Patti Smith nabarmendu behar dut. Hau poza! Aurkezpenik behar ez duen izen propio horietakoa da. Punk-aren amabitxia eta olerkari aparta. Eta emakumea. Gaurko zutabe honetan, musikaz gain, beste kontu batzuei buruz ere hitz egingo dugu.

Duela bi urte polemika bat sortu zen Azkena Rock jaialdiaren kartelaren harira. Eztabaida sortu zutenek galdera bakarra zuten: eta emakumeak? Last Tourreko promotoreak ekitaldirako aproposak diren talde eta artisten artean emakumeak topatzea zaila dela adierazi zuen orduan. Urte horretan Joan Jett kartel buruaz gain, The 5.6.7.8s, Dex Romweber Duo eta Reveret Beat-Man & Sister Nicole Izobel Garcia jo zuten. Gainontzeko taldeetan, 36 bandetan, neskarik ez. Aurtengo agenda osoa ezagutzeko, oraindik itxaron beharko dugu. Baina momentuz, Patti Smith eta L7 izeneko grunge eta metal taldea iragarri dira.

Baina zergatik da garrantzitsua emakumeak Azkena Rock jaialdiko kartelean egotea? Emakumeak izateagatik egon behar dute? Ez. Kontua askoz sakonagoa da. Neskek ekitaldi musikaletan egon behar dute, baina arrazoia ez da haien sexua, haien gaitasuna baizik. Patti Smith ikono feminista da, eta arlo horrek garrantzia handia du, bai. Izan ere, hesi ugari suntsitu ditu azken hamarkada hauetan. Baina ARF-en izatearen arrazoiak bestelakoak dira: mundu osoan entzundako abestiak, mezu zuzeneko letrak eta intentsitate handiko gitarrak.

Beraz, jaialdietan emakume gehiago behar ditugu? Bai, eta Gasteizko jaialdian 2018an izandako eztabaida hori adibide bat baino ez da. Baina kontua ez da estadistikak txukundu behar ditugula. Talentu handiko musikariak ditugu, eta garantzitsua da azpimarratzea. 2018 hartan Joan Jetten kontzertua ahaztezina izan zen, eta ziur datorren ekainean Smithek liluratuko gaituela. Euskaldunontzako opari bikaina!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios