Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Don Patricio rap abeslari kanariarra ariko da Donostia Festibalean. Facebook
Don Patricio, Dellafuente eta Los Chikos del Maíz ariko dira Donostia Festibalean

Don Patricio, Dellafuente eta Los Chikos del Maíz ariko dira Donostia Festibalean

Aurten kanpin eremua izango duen jaialdian Guitarricadelafuente, Hakima Flissi eta Dupla ere igoko dira taula gainera

Nahikari Cayado

Miércoles, 16 de octubre 2019, 22:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oraindik hilabeteak falta badira ere Donostia Festibala 2020 heltzeko, antolatzaileek kartelburu izango diren talde batzuen izenak aurreratu dituzte motorrak berotzeko. Don Patricio, uda honetan hain ezaguna egin den rap abeslari kanariarra, Dellafuente trap, reggaeton eta flamenko abeslari granadiarra eta rap politikoa jorratzen duen Valentziako Los Chikos del Maíz taldea ariko dira taula gainean.

Beraiekin batera, Guitarricadelafuente, youtubetik eszenatoki gainera salto egin duen fenomenoa, soul, reggae edo funk estiloak jorratzen dituen Hakima Fissi abeslari bilbotarra, musika urbanoa egiten duen Dupla taldea eta euskal musika jotzen duen Huntza talde ezaguna ere arituko dira.

Datorren edizioa 2020ko irailaren 18 eta 19an ospatuko da eta nobedade indartsu batekin dator, batez ere festibalak maite dutenentzat. Izan ere, antolatzaileek kanpin eremu bat kokatuko dute kontzertuetatik hamar minututara; hau da, 'boloen' alboan dagoen berdegunean.

Bertaratzeko interesa daukatenek azaroaren 18ra arte izango dute aukera salgai jarri diren lehenengo bonoak erosteko. Alde batetik, hipodromora zuzenean abiatuko den autobuseko sarrerak daude, 38 eurotan. Eta bestetik, kanpineko sarrerak, 12 euro balio dutenak. 18 urte baino gutxikoek inprimaki bat bete beharko dute festibalean parte hartzeko. 11 urte baino gutxiago daukatenek aldiz, debalde sartu ahalko dira.

Horrela ba, beste behin, Donostiako Festibalak doinu urbanoen aldeko apustua berretsi du aurreko urteetako deialdien arrakasta ikusirik. Pasa den irailean ospatu zen edizioan hain zuzen, urrutira joan gabe, 18.000 pertsona gerturatu ziren hipodromora.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios