Borrar
Rekaldek Andres Iñigok utzitako lekua beteko du Euskaltzaindia

Pascual Rekalde euskaltzain oso izendatu du Euskararen Akademia Ofizialak

Rekaldek zortzi hilabeteko epea du bere sarrera-hitzaldia jorratzeko

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 17 uztaila 2020, 23:20

Comenta

Pascual Rekalde euskaltzain oso izendatu du Euskararen Akademia Ofizialak. Hala, Rekaldek zortzi hilabeteko epea du bere sarrera-hitzaldia jorratzeko. Hori eskaintzerako orduan harrera ekitaldi bat egingo zaio itzultzaile nafarrari. Rekaldek Andres Iñigok utzitako lekua beteko du.

Euskararen Akademiak ostiral honetan izendatu zuen euskaltzain berri Rekalde, Bilboko Plaza Berriko egoitzan egin zuten osoko bilkura batean. Euskaltzain osoen bozketa baten harira, Paskual Rekaldek lortu du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa.

Era berean, pasa den otsailaren 28an, Bilboko Foru Jauregian ospatutako osoko batzarrean, Akademiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Andres Iñigo euskaltzain osoa. Euskaltzain emeritu izateko kideek 75 urte beteta izan behar dituzte nahitaez.

Paskual Rekalde Amaiurren (Nafarroa) jaiotako Euskal Filologoa da. Egun Nafarroako Gobernuko euskara itzultzailea da eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia batzorde bereziko kide esanguratsua ere. Bere itzultzaile ibilbide oparoan zenbait ikerketa eta artikulu plazaratu ditu euskara batuaren eta euskalkien inguruan, baita Baztango euskararekin zerikusia dutenak. Euskararen Akademiak euskaltzain urgazle 2003an izendatu zuen eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariorde hautatu zuten duela bi urte eskas.

Orotara 24 euskaltzain osoz, euskaltzain emerituz, euskaltzain urgazlez eta ohorezko euskaltzainez osatua dago Euskaltzaindia gaur egun. 102 urteotan 93 euskaltzain oso izendatu ditu Akademiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pascual Rekalde euskaltzain oso izendatu du Euskararen Akademia Ofizialak

Pascual Rekalde euskaltzain oso izendatu du Euskararen Akademia Ofizialak