Borrar
Directo La contrarreloj individual de Caen, en directo
Desifekzio lanak Paraisopoliseko kaleetan. FERNANDO BIZERRA/ EFE

Paraisopolis favela salbatu nahi duen emakumeen elkartea

Boluntarioek 6.000 doako bazkari osasuntsu prestatzen dituzte egunero, zailtasunak dituzten familien artean banatzeko

Domingo, 10 de mayo 2020, 00:05

Etxe txiki eta multzokatuetan bizi dira 13 milioi pertsona Brasilen. Ur eta energia gabe askotan, argi dago zaila dela baldintza horietan koronabirusari aurre egitea. Mundu osoan ezagunak diren faveletan medikuen arreta ere faltan botatzen dute. Baina azken bolada honetan arazorik larriena janari eta elikagaien falta izan da. Paraisopolis-en, Sao Paulo ondoan dagoen favelan, 100.000 pertsona inguru bizi dira eta emakumeen elkarte batek 6.000 doako bazkari banatzen ditu egunero.

National Geographic-en erreportaje batek ezagutzera eman zuen emakume horien lana. Asko lanik gabe geratu eta boluntario bihurtu dira, zailtasunekin bizi diren familia guztiak laguntzeko asmotan. Egunero janari osasuntsu eta errazak prestatzen dituzte (arroza, indabak, entsalada edota haragia), milaka pertsonen artean banatzeko. Goraipatu beharreko ekimena, zalantzarik gabe.

Alokatutako anbulantziak

Gosea saihesteaz gain, larrialdietako ospitaleak ere sortu ditu elkarte honek. Hutsik dauden eskolak erabili dituzte birusaren sintomak dituzten pertsonak isolatzeko. Izan ere, zaila da edozein gaixotasun etetea umeak oinutsik kaleetan ibiltzen diren toki hauetan. Higiene faltak eta bi metroko distantzia mantentzeko ezintasunak egoera okertzen du gainera.

Hori nahikoa ez balitz, larrialdietako zerbitzuek arazoak izaten dituzte faveletara heltzeko, leku urrunak direlako eta sarbide korapilatsuak dituztelako. Horregatik, emakumeen elkarteak ekimen digital baten bitartez 48.000 euro lortu zituen anbulantziak alokatzeko. Hala eta guztiz ere, garestia da zerbitzu horiek mantentzea, 900 euro inguru balio baitute egunero. Mirari bat gertatu ezean ezin izango dituzte horiek denbora askoz mantendu. Beraz, Jair Bolsonaroren gobernuari laguntza eskatu diote Paraisopolisera laguntza hel dadin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Paraisopolis favela salbatu nahi duen emakumeen elkartea

Paraisopolis favela salbatu nahi duen emakumeen elkartea