https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eli Paperboy Reeden kontzertua, gaur, Gasteizen

Helldoradon izango da 23:00etan

PAUL PICADO

Eli Paperboy Reeden kontzertuaz gozatzeko aukera izango da gaur Helldorado aretoan The High & Mighty Brass Band taldearekin batera. Berez bi talde desberdin dira baina elkarrekin hasi ziren jotzen eta harreman berezia sortu zen, izan ere, Eli abeslariaren ahots indartsuaren eta beste taldearen gitarra, baxu, bateria, tronboi eta tronpeten arteko nahastea ezin hobea da.

Hain zuzen Estatu Batuetan hasi ziren kontzertuak elkarrekin egiten, hala nola Brooklyen eta Las Vegasen, eta bien arteko nahastearen emaitza paregabea izan zen. Beraz, argi zegoen disko bat grabatu behar zutela elkarrekin. Eta hala egin zuten: iaz, uztailean, zenbait egun eman zituzten estudio batean grabaketa lanak egiten. Disko horretarako, zuzenean ongi atera ziren abestiak aukeratu zituzten.

Abestien artean Eli Paperboy Reeden abesti klasikoak daude, zenbait moldaketarekin, hala nola 'Come and Get It', 'WooHoo' eta baita Beyoncéren 'Love on top' abestiaren bertsio bat ere. Bada Elik bereziki kasu horretarako egindako abesti bat ere: 'As I live to breathe'. Eliren ahots indartsuaren eta The High & Mighty Brass Band taldearen haize-instrumentu ugarien arteko bateratzeak gorputza astinduko zaitu. Entzun eta ikusi behar duzu sinesteko.

Azken emaitza paregabea da, beraz, ez galdu aukera eta zatoz Helldoradora, gaur. Ateak 22:00etan zabalduko dira baina kontzertua 23:00etan hasiko da. Sarrerak 20 € balio du bazkideentzat, eta aldez aurretik erosten baduzu 22 € (gehi kudeaketa-gastuak). Leihatilan, berriz, 25 € balioko du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos