Borrar
Kauldi Iriondo eta Estibaliz Agirre. Oihaneder Euskararen Etxea
'Paperbizi' arte-liburuaren aurkezpena eta 'Euskaldun-berriak?' argazki-erakusketaren inaugurazioa, gaur, Gasteizen

'Paperbizi' arte-liburuaren aurkezpena eta 'Euskaldun-berriak?' argazki-erakusketaren inaugurazioa, gaur, Gasteizen

Liburuaren aurkezpena 20:00etan izango da, eta erakusketaren inaugurazioa, 20:30ean; biak, Oihaneder Euskararen Etxean

Paul Picado

Jueves, 20 de junio 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak Elkarteen Federazioak 'Batera' izeneko diru-laguntza deialdia egin zuten joan den urrian, 16 eta 30 urte arteko gazte gasteiztarrek beren kultura-proiektuak aurkez zitzaten. Edozerk balio zuen, hala nola, liburu edo disko bat argitaratzea, ekitaldi bat antolatzea edo mugikorretarako aplikazio bat sortzea, betiere euskaraz eginda bazegoen, eta kulturarekin zerikusia bazuen. Jasotako proposamenen artean aukeratutako irabazleei crowfunding-kanpaina bat antolatzeaz gain, 1000 euroko ekarpena ere egingo zizkieten.

Bada, urte amaieran irabazleak hautatu zituzten antolatzaileek, beren originaltasunarengatik, ikuspegi artistikoarengatik, euskararekiko atxikipenarengatik, partaidetza sustatzeagatik eta Gasteizko hiriarekiko loturarengatik. Hala, irabazleak Estibaliz Aguirreren 'Paperbizi' liburua eta Kauldi Iriondoren 'Euskaldun-berriak?' erakusketa izan ziren. Horren ondoren, crowfunding kanpaina prestatzeari ekin zioten hilabete batez, eta hori amaitutakoan 40 egun izan zuten dirua biltzeko.

Kanpaina dagoeneko amaitu da, eta euren lanak aurkezteko txanda heldu da. Horrela, gaur ostiralean, 20:00etan, Estibaliz Aguirrek bere liburua aurkeztuko du Ortuño aretoan, eta Kauldi Iriondok, 20:30ean, bere erakusketa inauguratuko du Jovellanos aretoan. Aguirreren liburua pertsonei buruzko proiektua da, argazkilaritza, marrazketa eta euskara lotzen dituena. Azken batean, arte-liburu bat da, eta gasteiztarrei beren aztarna berezi eta artistikoa uztea eskatzen die. Bestalde, Iriondoren erakusketa, argazkilaritza proiektua da, dokumentala, eta bere helburua XXI. mendeko euskaldunen errealitatea islatzea da. Artistak dioenez, gazteak etengabe berritzen ari dira, eta horren ondorioz, behin eta berriz euskaldun 'berriak' sortzen dira. Bere erakusketa uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios