Liburuaren azala. agapea.com

Pamiela argitaletxeak 'Kiratsa' kaleratu du

Iban Illarramendi eta Eider Perezen lanak haurrentzako album ilustratuen 2022ko Etxepare Saria lortu zuen

zurekin

Miércoles, 2 de noviembre 2022, 18:01

Pamiela argitaletxeak Etxepare sariketaren XVI. edizioko irabazlea izan zen Iban Illarramendiren eta Eider Perezen 'Kiratsa' albuma plazaratu du. Hain zuzen, 35 lanen artean aukeratu zuen lana haurrentzako album ilustratuak argitaratzea xede duen sariketaren epaimahaiak.

Publicidad

Liburuak Ñimi kukusoaren abenturak kontatzen ditu, eta usain onak eta txarren inguruan mintzatzen da. Besteak beste, zer den usaina, zer den lurrina, zer den kiratsa... aztertzen dute egileek bertan. Horretarako, Ñimi ez da bakarrik egongo, Pantxi txakurrak lagunduko dio usainak aztertzen.

Liburuan, istorioak ez ezik, ilustrazioek ere garrantzi handia hartzen dute. Kasu honetan, testuaren eta ilustrazioaren arteko uztarketa «goi mailakoa» da. Epaimahaiaren esanetan, «esan daiteke idazle-ilustratzaileek album, ilustratu, jostagarria eta harmonikoa lortu dutela, irakurleentzako benetako oparia, behin eta berriro irakurtzeko eta usaintzeko gogoa ematen duena».

Illarramendi ilustratzaile eta disenatzaile grafiko zarauztarra da. Batez ere, argitaletxeen eta publizitatearen alorrean egin du lan. Bestetik, Eider Perez pasaitarra idazlea da eta aldizkarietarako idazten du. Zenbait literatur sariketetan ere parte hartu du.

2023ko Etxepare sariketako deialdiari buruzko xehetasun gehiago datorren urtearen hasieran eskainiko dituztela jakinarazi dute haren antolatzaileek. Hori bai, aurreratu duten bezala, aurreko edizioetako baldintza berdintsuak mantenduko dituzte. Alegia, album ilustratuak aurkeztu ahal izango dira; bakarka edo idazle eta ilustratzaile batez osatuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad