https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Paco Etxeberriaren hitzaldia, gaur, Leioako Campusean

Paco Etxeberria, elkarrizketa batean./Fernando Gómez
Paco Etxeberria, elkarrizketa batean. / Fernando Gómez

Zientzia forentseaz eta memoria historikoaz ariko da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan

Paco Etxeberria antropologo forentseak 'Ciencia Forense y Recuperación de la Memoria Histórica' izenburuko hitzaldia eskainiko du gaur, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan, Leioako campusean.

EHUk jakinarazi duenez, Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena dela-eta hainbat ekitaldi egingo dira hurrengo asteetan, eta hasteko, Etxeberriaren hitzaldia antolatu da. Mintzaldiaren ondoren, Etxeberriaren beraren eta Ertzaintzako Polizia Zientifikoko unitateko Oscar García eta Roberto Izagaren arteko solasaldia egingo da.

Jardunaldiaren irekiera Fernando Plazaola Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak eta Esther M. Rebato Ochoa irakasle doktoreak egingo dute. Izen-ematea doakoa da, baina mezu elektroniko bat bidali behar da izena eta deiturekin info.biolaw@ehu.eus helbidera.

Lasa eta Zabala, Víctor Jara eta Salvador Allende

Paco Etxeberria Beasainen, Gipuzkoan, 1957an jaiotako auzitegi medikua da. Bere karguen artean hurrengoak nabarmendu daitezke: antropologoa, espeleologoa, ikertzailea, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria, Espainiako Paleopatologia Elkarteko idazkaria, eta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariordea.

Hortaz aparte, gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan hartu du parte, ikertzaile gisa. Hala nola, Napoleondar Gerretako soldaduen gorpuak, Espainiako Gerra Zibileko fusilatuenak... ateratze lanei ikuspegi zientifikoa emanez, betiere. Argitalpen ugari egin ditu, Euskal Herrian eta nazioartean, antropologiaz, paleopatologiaz, lege eta auzitegi medikuntzaz eta abarrez. Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatzen jardun zuen; Víctor Jara txiletar abeslari egilearen gorpuzkiak hobitik ateratzen eta autopsia egiten; Salvador Allende Txileko lehendakariaren gorpuzkiak aztertzen; eta Kordoban (Espainia) eraildako Ruth eta Jose haurren hezurrak aztertzen, besteak beste.

Gipuzkoa Giza Eskubideak saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006an eta Irujo Etxea Elkarteak Manuel Irujo saria eman zion 2018an. Orain, interesdunek bere hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute bihar Euskal Herriko Unibertsitatean eskainiko duen hitzaldiari esker. Ez ezazu pentsa eta anima zaitzez!

Temas

Euskera