Borrar
Outgravity taldeko kideak. Azkena Rock Festival
Outgravity eta Nerabe taldeen kontzertua izango da bihar Kubik aretoan

Outgravity eta Nerabe taldeen kontzertua izango da bihar Kubik aretoan

Bi taldeak duela gutxi sortu dira, eta talde gasteiztarraren kasuan, kaleratutako azken lana aurkeztuko du, 'Dwarka' izenekoa

Paul Picado

Miércoles, 13 de marzo 2019, 23:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Outgravity talde gasteiztarraren eta Nerabe donostiarraren kontzertua izango da bihar ostiralean Kubik aretoan. Bi taldeak duela gutxi sortu dira, eta talde gasteiztarraren kasuan, kaleratutako azken lana aurkeztuko du, 'Dwarka' izenekoa. Aretoko ateak 21:00etan irekiko dituzte, eta kontzertua 22:00etan hastea espero da. Sarrera doan izango da.

Outgravity gasteiztarra 2017. urteko ekainean sortu zen Gasteizen. Kideak beste talde batzuetan egon dira, beraz, nahikoa esperientzia dute musikaren munduan. Hard-rock eta post-metal estiloak garatzen ditu, baina orkestraren ukituak ere izaten ditu noizean behin. Bere lehen emanaldi garrantzitsua 2017ko abenduan izan zuen, Gazte Talent jaialdiaren azken txandan. Jaialdi horretan, sortu berri diren taldeek beren burua aurkezten dute.

Bilbon ere zenbait kontzertu eman dituzte eta aurten, taldea Azkena Rock jaialdirako deitu dute. Horrez gain, Madrilen eta Bartzelonan ere arituko dira. Beren lehen lana urtarrilean kaleratu zuten, Dwarka izenekoa, Carlos Correa ekoizlearekin grabatu dutena Loco Alien Studios konpainian. Ostiraleko kontzertuan, disko horren aurkezpena egingo dute Gasteizen.

Bestalde, Nerabe taldea, Donostian sortu zen 2017. urtean, eta pop estiloarekin jotzen du. Berriki sortu arren, Outgravity taldearen kasuan bezala, kideak beste talde batzuetatik datoz. Esaterako, Sarak, abeslariak, duela gutxi Itxaso Navarro txelo-jotzailearekin proiektu intimista batean parte hartu zuen; Borjak, bateria jotzaileak, Adrenalized taldean jo zuen, duela bi urte Kanadatik bira eman zuena; Rubén gitarra-jotzailea Cohen taldean aritu zen; Xabierrek, gitarra eta teklatuak jotzen dituenak, Ane Leux, Hyedra eta Pet Fennec taldeetan jotzen du, eta Iñigok, baxu-jotzaileak, Blaka edo Pelax taldeetan ere badago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios