Borrar
Izendapenik gehien jaso dituen filma 'Everything Everywhere All at Once' izenekoa da. Reuters
Oscar saridunak izateko aukera duten zenbait film euskaraz ikusgai daude Netflix-en

Oscar saridunak izateko aukera duten zenbait film euskaraz ikusgai daude Netflix-en

Zenbait film euskarazko azpitituluekin ere ikus daitezke

Paul Picado

Domingo, 29 de enero 2023, 00:10

Datorren martxoaren 12an Oscar Sarien 95. ekitaldia izango da Hollywoodeko Dolby Antzokian. Jimmy Kimmel komikoak aurkeztuko du saioa, eta izendapenik gehien jaso dituen filma Dan Kwan eta Daniel Scheinert estatubatuarrek zuzendutako 'Everything Everywhere All at Once' izenekoa da. Euskal parte hartzeari dagokionez, Beatriz de Silvak zuzendutako 'Tula' film labur arabarrak hautagaien ateetan geratu da azkenean, film labur onenaren kategorian.

Hala ere hori ez da deigarriena; deigarriena da Oscar saria jasotzeko aukera duten zenbait film euskaraz ere ikusgai daudela Netflixen, bikoiztuta. Era berean, euskarazko azpitituluak dituzten beste film batzuk ere ikus daitezke plataforma berean.

Horrela, animazioaren arloan, besteak beste, Guillermo del Torok zuzendutako 'Guillermo del Toro's Pinocchio' eta Chris Williamsen 'The Sea Beast' filmak bikoiztuta ikus daitezke. Bestalde, euskarazko azpitituluekin ikus daitezkeen filmei dagokienez, film onenaren saria lor dezakeen Edward Berger alemanak zuzendutako 'All Quiet On The Western Front' filma, eta Ana de Armas aktore hispano-kubatarrak emakumezko aktore onenaren saria jaso dezakeen 'Blonde' filmak daude ikusgai.

Guillermo del Tororen filma, 'Pinotxo' ipuin ezagunaren bertsio musikala da, eta Chris Williamsen 'The Sea Beast' filmean, neska ausart bat eta itsas munstroen ehiztari ospetsu bat dira protagonistak. Pizti boteretsu bat aurkitzeko egiten duten bidaiari buruzko istorioa da.

Edward Berger alemanak zuzendutako 'All Quiet On The Western Front' filma, Lehen Mundu Gerran oinarritutako istorio belikoa da. Azkenik, 'Blonde' filma, Marilyn Monroe aktore arrakastatsuaren historiari buruzkoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oscar saridunak izateko aukera duten zenbait film euskaraz ikusgai daude Netflix-en