https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Osakidetzak 'Nursing Now' nazioarteko programan hartuko du parte

Programa honek erizaintzaren eginkizuna sustatzea du xede./Luis Ángel Gómez
Programa honek erizaintzaren eginkizuna sustatzea du xede. / Luis Ángel Gómez

Ekimen honetan 16 herrialde baino gehiago izango dira

UNAI SARRIUGARTE

Euskal Autonomia Erkidegoak 'Nursing Now' nazioarteko programan hartuko du parte. Programa honek erizaintzaren eginkizuna sustatzea du xede, biztanleen osasuna hobetzeko helburuarekin. Nekane Murgak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak helarazi duenez: «gero eta erantzukizun eta garrantzi gehiago hartzen ari da 'Nursing Now', osasun-sistema osoak dituen erronkei erantzuteko asmoz».

Egitasmo hau Osasunaren Mundu Erakundeak eta Erizaintzako Nazioarteko Kontseiluak (ENK) elkarlanean sustatuko ekimena da. Bertan, 16 herrialde baino gehiagotako profesionalek hartzen dute parte. Era berean, EAEk proiektu horretara atxikitzeko helburuarekin lantalde bat eratu du datorren urteetarako.

Osakidetzak zenbait jarduketa-esparru antolatzen dihardu. Jarduketa honek bi helburu nagusi ditu: batetik, erizaintza gizartean gehiago ikusaraztea eta pazienteen eta, oro har, herritarren aurrean eraizaintzak duen eginkizuna sendotzea. Bestetik, erabakiak hartzerako orduan, erizaintzaren lidergoa eta parte-hartzea sustatzea.

Egun, Osakidetzako osasun-langileen % 40 erizaina da. Izan ere, erizainek paper oso garrantzitsua betetzen dute osasunaren sustapenean, gaixotasunen prebentzioan eta hauen zaintzan. Nekane Murgak dioenez erizainak osasun sistemaren pilare garrantzitsuenetako bat dira, eta lanbide hori sustatzeak modu esanguratzuan lagunduko du herritarren osasuna hobetzen jarraitu ahal izateko.

Osakidetzan 2015. urteaz geroztik erizaintza sendotu eta sustatzeko neurriak sotzen ari dira, lanbide-eskumen guztia garatu ahal izateko. Azken urteotan jorratzen ari diren neurrien artean honako hauek nabarmentzen dira: herritarrek erizain erreferentea esleituta izatea lehen mailako arreta-zentroetan, profesionalak askatasunez aukeratu ahal izatea osasun-zentroetan, erizaintzaren parte-hartzea sustatzea, etxez etxeko arreta sendotzea eta lehen mailako arretako zentroen profesionalen kopurua handitzea.