Borrar
Eskanerraren aurkezpena, Galdakaoko ospitalean. Osakidetza
Osakidetzak 703.000 euro inbertitu ditu Galdakao-Usansolo Ospitaleko eskaner berrian

Osakidetzak 703.000 euro inbertitu ditu Galdakao-Usansolo Ospitaleko eskaner berrian

Ekipo modernoagoa, azkarragoa eta zehatzagoa da, azterketa diagnostiko berriak irudi bidez egiteko aukera ematen du eta tratamendu zehatzagoak egitea ahalbidetzen du

ELCORREO.COM

Martes, 2 de enero 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Osakidetza euskal osasun zerbitzuak 703.321 euroko inbertsioa egin du Galdakao-Usansolo Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko 64 koroako eskaner berrian. Ekipo modernoagoa, azkarragoa eta zehatzagoa da, azterketa diagnostiko berriak irudi bidez egiteko aukera ematen du eta tratamendu zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak egitea ahalbidetzen du.

Eskanerra edo OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala) proba diagnostiko bat da, eta X izpien bidez organismoaren barruko irudi erradiografikoak ateratzen ditu zeharkako ebakiduretan, ebakidura sagitaletan eta koronaletan, bai eta 3D edo 4D irudiak ere.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari nagusiak eskaner berria bisitatu zuten aurreko astean, Galdakao-Usansolo Ospitalean. Osasun Arretako zuzendari Andoni Arcelay ere bisitan izan zen.

Ekipo berriarekin «jauzi kualitatibo bat» emango da egin daitezkeen azterketen kalitatean, eta esparru horretan erabilgarri dauden baliabiderik onenen bermea eskainiko zaio pazienteari. Darponek azpimarratu zuen Bizkaiko ospitalean egindako inbertsioarekin «beste urrats bat» emango dela Eusko Jaurlaritzak «bizkaitarren osasun arretan bikaintasunaren alde egindako apustuan».

Aipatu bezala, 703.321 euroko inbertsioa egin da eskaner berrian. Irudi bidezko diagnosi ekipoak etengabe berritu eta eguneratzeko Osakidetzak abian duen prozesuaren baitan egin da inbertsioa, eta helburua da pazienteei ematen zaien arreta hobetzea irudiaren kalitate hobea eskainiz, azterketak azkarrago eginez eta probaren prozesua erosoagoa bihurtuz.

Ekipo berriarekin azterketa erradiologiko berriak egin ahal izango dira, hala nola perfusio azterketak (kontrasteak ehunetan egiten duen bidea ikusteko proba), litiasien azterketa eta azterketa koronarioak. Metalezko materialak dituzten (protesiak) pazienteetan irudia ere hobetzen du eta 4D azterketa dinamikoak egiteko aukera ematen du. Denbora errealean hobetzen du 3D tekniken bidez gidatutako esku hartzea, lesioetan hobeto orientatuta egoteko eta arrisku eremuak saihesteko.

Bestalde, ekipo zehatzagoa da, lesio txikiagoak hautematen baititu eta diagnostikoan zehatzagoa izateko aukera ematen baitu. Proba batzuetan, gainera, irudia estatikoagoa denez, eta dosia modulatzeko teknikei esker, dosi ezberdinak administra daitezke aztergai den anatomiako eremuaren arabera. Eskaner honekin lesioen diagnostiko hobea egin daiteke paziente onkologikoetan, koloretako mapa eta azterketa konparatibo zehatzagoak egin baitaitezke.

Eskanerra egokitzeko lanari esker, gerta daitezkeen erreakzio kaltegarriak azterketaren aurretik eta ondoren kontrolatzeko pazienteak zaintzeko gela bat ere egin ahal izan da, bai eta txostenak egiteko eta hezur eta muskuluen ekografia egiteko gelak ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios