Ortzadar LGTB euskal elkarte bat da, gizartean giza eskubideen errespetua eta berdintasunaren eta aniztasunaren balioak sustatzea bilatzen duena. Fotolia

Ortzadar LGTB elkarteak Eusko Jaurlaritzak trans kolektiboari koronabirus ziurtagiria ahalbidetzea lortu du

Orotara Euskadin 300 pertsona izango dira neurri honen onuradunak

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 26 de enero 2022, 19:11

Ortzadar LGTB elkarteak Eusko Jaurlaritzak trans kolektiboari koronabirus ziurtagiria ahalbidetzea lortu du. Orotara Euskadin 300 pertsona izango dira neurri honen onuradunak. Honen bidez, hemendik aurrera kudeaketa publikoko esparruetara sartu ahal izango dira, hala nola, ospitale, liburutegi edota kiroldegietan. Era berean, elkartea buru belarri ari da lanean, jabego pribatuko zentroek ere araudi hori ezarri dezaten: taberna, jatetxe, dantzaleku edota kirol esparruetan. Gaur egun bitarte txertaketa-ziurtagiriaren eskakizuna Europako Batasunaren nazioarteko mugikortasunera egon da mugatua.

Publicidad

Hori dela medio, koronabirus pasaporteak euren sexuaren-generoaren araberako izena jarriko du, genero-identitatearekiko edonolako diskriminaziorik eman ez dadin, baita trans pertsonen eskubideak bermatzearekin zerikusia duen 14/2012 Legeari jaramon eginez.

Ortzadar LGBT elkartearen ordezkari den Aratz Castrok egoera honen inguruan adierazi duenez, pozik daude elkartearen eskariari erantzuteko Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako bizkortasunagatik. Dena den, Castrok nabarmendu duenez, Ortzadarrek aldaketok administrazio publikoei eskatu behar izatea, mahaigaineratzen du egun hizpide dugun errealitatea ez dela ohiko bihurtu politika publikoen egunerokotasunean.

Hori dela medio, Ortzadar LGBT elkarteak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio koronabirus pasaportean egindako aldaketa horien berri ematea Ertzaintzari, udaltzaingoei, eta baita instalazio publikoen kudeatzaile pribatuei ere, trans personen eskubideak esparru guztietan errespetatu ditzaten.

Ortzadar LGTB euskal elkarte bat da, gizartean giza eskubideen errespetua eta berdintasunaren eta aniztasunaren balioak sustatzea bilatzen duena. Bereziki familia-aniztasunarekin, aniztasun afektibo-sexualarekin eta genero-aniztasunarekin lotutako gaiak lantzen dituzte. LGBT, gay, lesbiana, bisexual edota trans kolektiboarekin erlazioa dutenak, alegia. Hitz gutxitan, pertsona guztien eskubideak defendatzea, haien erabateko errealizazio pertsonala eta integrazio eta parte-hartze soziala ahalbidetuko duten baldintzak indartuz, berdintasunari dagokionez.

Publicidad

Bestalde, ostiralean arratsaldeko lau eta erdietan LABI-ak batzar berri bat ospatuko du. Bertan egun arte ezarrita dauden murrizketak eztabaidatzeaz gain, koronabirus pasaportearen ezabatzearen inguruan arituko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad