Borrar
D'Artagnan eta hiru mosketarien abenturetan oinarritutako pertsonaiak berriro ere zazpigarren artera iritsiko dira. ZINEUSKADI

'D'ortaganan eta hiru mosketxakurrak' filmaz euskaraz gozatu ahal dute ikus-entzuleek

Marrazki bizidunetako ekoizpena abuztuaren 18an estreinatu dute euskal zinemetan

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 24 abuztua 2021, 23:39

Comenta

'D'ortaganan eta hiru mosketxakurrak' filmaz euskaraz gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek. Marrazki bizidunetako ekoizpena abuztuaren 18an estreinatu dute euskal zinemetan. D'Artagnan eta hiru mosketarien abenturetan oinarritutako pertsonaiak berriro ere zazpigarren artera iritsiko dira 'D'Ortagnan eta mosketxakurrak' filmari esker. Zineuskadik bultzatzen duen 'Zinema Euskaraz' egitasmoaren barnean helduko da filmaren euskal bertsioa gurera.

Oraingo honetan D'Ortagnan dugu ekoizpenaren protagonista. Alexandre Dumasek sortutako D'Artagnan heroia aintzat hartzen duen txakur abenturazale gaztea, hain zuzen ere. D'Ortagnanek oraingo honetan hiru mosketxakurrak izango ditu bidelagun. Bertan lau protagonistek hainbat abentura biziko dituzte, Richelieu kardinal gaiztoari kontra egitea, tarteko.

Richelieuz gain, beste hainbat pertsonaiekin egingo dute topo, hala nola, Milady katu espioia, Pom sagua, Juliette edota Rofy zaldi leiala. Azken honek D'Ortagnan estualdi batetik baino gehiagotik libratuko du. Hala, adiskidetasuna eta elkarlaguntza derrigorrezkoak izango dira, mosketxakurren helburuak betetzeko. Izan ere, lau protagonistek euren leloari egingo diote erreferientzia: «Bat guztientzat, guztiak batentzat».

Toni Garcia espainiar zinemagileak gidatu du marrazki bizidunetako ekoizpen hau, Douglas Langdaleren gidoia erabilita. Alexandre Dumas idazle frantsesaren (1802-1870) eleberria dago aztergai bertan.

Aipatu bezala, 'D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak' hainbat aretotan proiektatuko da euskaraz: Donostiako Principe, Errenteriako Niessen, Bilboko Golem Alhondiga, Bilboko Multicines 7, Gasteizko Gorbeia eta Iruñeko Golem La Morean, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'D'ortaganan eta hiru mosketxakurrak' filmaz euskaraz gozatu ahal dute ikus-entzuleek

'D'ortaganan eta hiru mosketxakurrak' filmaz euskaraz gozatu ahal dute ikus-entzuleek