https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ordutegi aldaketak egin dituzte Aiara eta Araba Erdialdeko zenbait autobus-lineatan

Xedea ikasleen zerbitzua hobetzea eta errazago erabiltzea izan da

PAUL PICADO

Hil honetan zenbait ordutegi-aldaketa egin dira errepide-garraioko foru linea batzuetan, Aiaran eta Araba Erdialdean. Helburua ikasleen zerbitzua hobetzea eta errazagoa erabiltzea da nagusiki. Aldaketek Gasteiz/Amurrio/Laudio 15. linean batik bat eragiten dute, goizeko bi bidaiatan. Aretatik abiatzen zen autobusa, lehen baino 10 minutu lehenago aterako da, hots, 07.25ean. Gasteiztik ere bost minutu lehenago abiatuko da: 06.30ean. Aldaketa horiek irailetik ekainera bitartean bakarrik egingo dira, biak barne, helburua hain zuzen ikasleak ikastetxeetara garaiz heltzea baita.

Bestalde, esan bezala, Araba Erdialdean ere egingo dira aldaketa, hiru lineatan hain zuzen: 1. linean, Gasteiz/Zigoitia delakoan, beste geltoki bat jarriko da, Gorostizan, eta 15 minutu beranduago abiatuko dute, 15.30ean, hiriburuko Batxilergoko zentroetatik 15.00etan ateratzen diren ikasleek ere hartzeko aukera izan dezaten. Horren ondorioz, linea bereko beste hiru bidaia egokitu beharko dira: Gasteiz/Zigoitia zerbitzua 14.00etan abiatuko da eta Zigotia/Gasteiz zerbitzua, 14.45ean eta 16.15ean.

Era berean, Aramaio/Arrasate 3. lineako zerbitzua 15.20an abiatuko da,ikasleak institututik ateratzen diren ordutegira egokitzeko, eta Gasteiz eta Narbaiza arteko bi zerbitzuak 10 minutu aurreratuko dira: Gasteiz/Narbaiza linea 18.30an abiatuko da, eta Narbaiza/Gasteiz linea 19.20an.

Azkenik, zenbait herritako Administrazio Batzarrek eskatu dutenez, Gasteiz eta Zigoitia arteko gaueko azken zerbitzua Manurga, Gorostiza, Akosta eta Zestafe herrietatik ere igaroko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos