https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ongi Etorri Errefuxiatuak migratzaileen aldeko konpromisoak betetzen direla egiaztatuko du

Ongi Etorri Errefuxiatuak lokal bat prestatu zuen migratzaileei elikagaiak eta arropa eskaintzeko./
Ongi Etorri Errefuxiatuak lokal bat prestatu zuen migratzaileei elikagaiak eta arropa eskaintzeko.

Lokal bat itxi du Bilbon, non elikagaiak eta arropa jaso dituzten pertsona horientzako

JAN ECHEVARRÍA

Azken boladan, migratzaileen mugimenduak garrantzi handi hartu du mundu osoko komunikabideetan. Kazetariak Aquarius itsasontziarekin gertatutakoa kontatzen saiatu dira eta itsasoaren erdian erreskatatutako beste zenbait pateren kasuak islatu dituzte ere bai. Salvini eta beste zenbait buruzagiek hartu dituzten erabakiek «beldurra» eta «nazka» ematen dutela kritikatu dute Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinek. Hala ere, gure herrira etorri berri diren pertsonak zaindu dituzten kolektiboen elkartasuna aipatzea ezinbestekoa da egoera honen aurrean gizakiek zer nolako jarrerak izaten ditugun ulertzeko. Puntaren alde batean, xenofobia eta gorrotoa dauzkagu. Bestean, berriz, elkartasuna eta maitasuna.

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartasuna eta maitasunaren alde egin duen horietakoa da. Azken asteetan, Bilbora heldu diren migratzaileak zaintzeaz arduratu da kolektiboa: lo egiteko leku duinak bilatu ditu eta euren bazkari eta afariez arduratu ere bai. Hortaz aparte, lokal bat prestatu du elikagaiak eta arropa jasotzeko. Behar-beharrezko lana, zalantzarik gabe.

Dena den, kolektiboaren kideek lokal hori ixtea erabaki zuten larunbatean. Batzarrean erabaki zuten migratzaileei emandako laguntza horri amaiera ematea, eta, hemendik aurrera, euren funtzioa intituzioek hartu duten konpromisoak betetzen direla egiaztatzea izango da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiako Aldundiak eta Bilboko Udalak migratzaileen aldeko neurriak hartuko dituztela adierazi dute eta, atzo, berehala irekiko duten aterpea ehun bat migratzaile jasotzeko balio izango duela adierazi zuten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos