https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Onartu da Arabako Mugikortasun Agintea sortzeko esparru hitzarmena

Garraio publikoaren arloko politika koordinatuko du gure lurraldean

I.AGOTE

Gaur Foru Gobernu Kontseiluak esparru hitzarmena onartu du Arabako Mugikortasun Agintea sortu eta arautzeko. Lurralde historikoan mugikortasun arloko eskumenak dituzten eta garraio operadore moduan diharduten erakundeen (hau da, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren) aholku eta koordinazio organoa izango da.

Esparru hitzarmen hori, ondoren, Arabak Batzar Nagusiei bidaliko zaie, berretsi dezaten. Arabako Mugikortasun Agintea (AMA) Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari atxikia egongo da eta bere eginkizuna izango da arloko politika eta estrategiak partekatzea, Arabako herritarrei kalitatezko garraio sistema integrala, segurua eta irisgarria eskaintzeko; baita ere, akordioak hartzea garraio zerbitzu eta azpiegitura publikoak planifikatzeko.

Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak izendatutako hiru ordezkarik, Eusko Jaurlaritzaren hiru ordezkarik eta Gasteizko Udalaren hiru ordezkarikosatuko dute organo hau. Haren bederatzi kideek lehendakari bat hautatuko dute barne funtzionamendua bideratzeko, eta eragindako erakunde guztien adostasunez hartuko dira erabakiak.

Arabako Mugikortasun Aginteak batzorde txostengileak eta batzorde teknikoak eratu ahal izango ditu proiektu edo arazo jakinak aztertzeko helburuaz, hiru erakunderen presentzia parekidearekin. Baita ere, garraio publikoko zerbitzuak ematen dituzten enpresa publiko eta pribatuen parte-hartzea eskatu ahal izango du, eta urtero bere jardueren memoria egingo du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos