Borrar
Olatz Salvador abeslari gaztea.
Olatz Salvadorren kontzertua izango dugu gaur Gasteizen

Olatz Salvadorren kontzertua izango dugu gaur Gasteizen

Abeslari donostiarrak Oihaneder Euskararen Etxean joko du

paul picado

Miércoles, 25 de abril 2018, 23:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Olatz Salvador artista donostiarra berez Skakeitan taldean dago. Baina duela lau urte zenbait lan bakarrik egitea erabaki zuen eta azkenean 'Zintzilik' diskoa atera du hil honetan, adierazi duenez, berak egindako lan bat argitaratzea falta zitzaiolako. Skakeitan taldean teklatuak eta sintetizadoreak jotzen ditu eta bere proiektu pertsonalerako gitarra aukeratu du.

Berak dioenez disko «sentikorra da, zaindua, eta xehetasun asko ezkutatzen ditu». Diskoa prestatzean eta bere abestiak ekoiztean asko gozatu duela dio, eta konfiantza ematen dioten musikariekin ibili dela.

Esan bezala duela lau urte inguru hasi zen proiektu hau sortzen. Zenbait abesti eginda zituen eta bere lagunek jendaurrean erakustea aholkatu zioten. Leku askotatik deitu diote jotzeko, eta artista donostiarrak asko eskertzen du izan duen aukera hori.

'Zintzilik' diskoari dagokionez, ez duela inolako itxaropenak sortu nahi esan du, baina abestiak egiten zituen heinean, haien artean lotura sinboliko bat zegoela konturatu zela, izan ere, Lokarriak, Korapilatzen eta Zintzilik abestiak lotuta daude. Hain zuzen, abestiak josten ikasi duela dio. Skakeitan taldean jotzen jarraituko duela dio, eta hori dela-eta ez duela kontzertu askorik emango bakarrik.

Skakeitan taldearekin crowdfundingaz baliatu ziren diskoa ateratzeko. 'Zintzilik' lanaren kasuan, arlo ekonomikoari dagokionez, berak kudeatzea erabaki du, haren gaineko kontrol handiagoa izateko. Airaka diskoetxea ibili da sustapen-lanetan eta bookinga egiten.

Olatz Salvadorrek 'Eskilarapeko soinuak' formatu txikiko kontzertuen zikloen barruan emango du kontzertua eta 19.30ean hasiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios