Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 23 de octubre 2020, 20:19
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ilaski Serranok aurkeztutako 'Oholtzan' saioak bi emanaldi eskainiko ditu larunbat honetan ETB1en eta eitb.eus-en, 22.00 etatik aurrera. Gaua Maite Itoitz eta John Kellyren kontzertuarekin hasiko da; eta ondoren, ikus-entzuleek Oreka TX eta Zinbulu Konpainiak Menorcan emandako kontzertua izango dute ikusgai.
Saioaren arduradunek azladu dutenaren arabera, Maite Itoiz eta John Kelly izango dira larunbateko lehen protagonistak. Nafarroan, Aralarko San Miguel santutegian grabatua, soprano nafarrak eta musikari irlandarrak Laboa, Lertxundi, Lete eta Oskorri bezalako artisten lan tradizionalak bildu dituzte, ukitu berezia emanez. Toti Martinez de Lezea, Ivan Allue 'Txistuman' eta Aukeran Dantza Konpainia ere ariko dira saioan.
Ondoren, esan bezala, Oreka TX eta Zinbulu Konpainiaren txanda izango da. Oreka TX taldearen musika eta Zinbulu konpainiaren dantza bertikala uztartzen dituen 'Harria-Herria' ikuskizuna izango da, Pedra Viva Jaialdian. Proiektu horretan, boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da, eta horri harrobi batean antzeztutako dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna gehitzen zaiola nabarmendu dute saiotik, gizakiaren esku-hartzeak suntsitutako espazioa. Arreta emakumearen irudian jartzen du ikuskizunak, egungo gizartean duen protagonismoa aldarrikatuz.
Hori nahikoa ez balitz, artista horiekin batera, Mixel Ducau, Juanjo Otxandorena eta Iñigo Egia ere ariko dira. Beraz, ez ezazu pentsa eta anima zaitez larunbateko 'Oholtzan' saioaz gozatzera, 22.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.