Borrar

Ogasunak 3 milioi euro inbertituko ditu katastroa etengabe eguneratua izateko

Foru Gobernu Kontseiluak ‘UTE Tracasa-TCA Álava 2018’ aldi baterako enpresa elkarteari esleitu dizkio zerbitzuhoriek datozen bi urteetarako

i.agote

Domingo, 4 de marzo 2018, 23:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gobernu Kontseiluak onarpena eman dio Arabako Lurralde Historikoko Ondasun Higiezinen Katastroa etengabe eguneratuta izateko beharrezkoak diren lanak esleitzeari. ‘UTE Tracasa -TCA Álava 2018’ aldi baterako enpresa elkarteak eskainiko ditu zerbitzu horiek datorren apirilaren 1etik aurrera bi urtez, zeinak beste bi urtez ere luzatu ahal izango diren.

Foru Ogasunak zerbitzu horretan egindako inbertsioa2.995.080 euro da eta, besteak beste, lan hauek hartzen ditu bere barruan:Arabako lurralde historikoan dauden higiezinei buruzko katastro informazio etengabe eguneratzea, bezeroei arreta eskaintzea eta katastro elementuetan izan litezkeen aldaketak edo berritasunak in situjakiteko landa lana, beti ere Ogasun, Finantza etaAurrekontu Sailaren eskutik.

2017an, enpresa esleipendunak katastroa eguneratzeko guztira 43.200 jardun egin zituen hiri higiezinetan, eta beste 7.561 landa zonetan. Jendea atenditzeari dagokionez, katastro bulegoan 3.829 pertsonari emanzitzaien arreta iaz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios