https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Odola emateko aukera, bihar arte, Areatzako unitate mugikorrean

Pertsona batzuk, odola ematen./Igor Aizpuru
Pertsona batzuk, odola ematen. / Igor Aizpuru

Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak Odola Ematearen XII. Astea antolatu du aste honetan, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 'Dona and go! Gozatu' lelopean

ELCORREO.COM

Hiru minutuan behin odola behar duen pertsonaren bat dago ospitaletan. Gauzak horrela, eta arazo horri aurre egiteko helburuarekin, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak Odola Ematearen XII. Astea antolatu du aste honetan, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 'Dona and go! Gozatu' lelopean. Astelehenean hasitako ekimenak bihar arte iraungo du eta interesdunek, beraz, odola eman ahal izango gaur eta bihar, Areatzan jarri duten unitate mugikor batean. Dispositiboa zabalik dago 09.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 21.00etara.

Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, odola ematea da modu bakarra osasun sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma). Euskadin, joan den urtean, 86.175 odol emate egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta euskal ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak. Aurten, noski, helburua marka hori hobetzea da.

Odola emateko nahikoa da nahia adieraztea elkarteak odola jasotzeko dituen unitate mugikorretan. Ondoren, osasun galdetegi bat irakurri eta bete behar da. Jarraian, odola emateko unitateko medikuak emailearen tentsio arteriala, pultsua eta hemoglobina neurtzen ditu eta odola emateko betekizunen gaineko edozein zalantza argitzen du.

Dena ondo egonez gero, erizainak odola ateratzen du, eta zortzi eta hamar minutu bitartean irauten du horrek. Odol transfusioa amaituta, bi minutuz atsedenean egon eta likido asko edan behar da. Ez ezazu pentsa eta anima zaitez. Zure laguntza premiazkoa da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos