Ocean's eleven filmak 20 urte beteko ditu aurten. Pelikulari buruz dena dakizula uste al duzu?
Steven Soderberghen trilogiak lapurretei buruzko filmen aro berri bat inspiratu zuen
NAHIKARI CAYADO
Martes, 2 de marzo 2021, 20:10
Hogei urte pasa dira Ocean's Eleven filma estreinatu zenetik. Orain dela bi hamarkada mundu osoa lapur talde baten balentriaz gozatzen ari zen, George Clooney eta Brad Pitt Las Vegaseko kaleetan zehar beraien lanak burutzen zeudelarik. Kasino baten lapurretari buruzko abentura hain izan zen arrakastatsua, Steven Soderbergh zuzendariak beste bi filmekin jarraitu zuela, Mojaveko basamortuan bidelapur dotore eta billonario gaiztoz osatutako unibertso oso bat eraikiz. Hemen dituzu trilogiari buruz ezagutzen ez dituzun lau datu bitxi.
Publicidad
Ba al dakizu Clooney ez dela jatorrizko bertsioaren fan bat? Bai, Ocean's Eleven filma 1960. urtean estreinatu zen 'Rat Pack' pelikularen remake bat izan zen. Hainbat hedabidek diotenez, Clooney-ri Danny Ocean iruzurgile burutsuaren papera egiteko Frank Sinatraren zapatak eramateari buruz galdetu ziotenean, Clooneyk esan zuen 60ko hamarkadako film horren pertsonaiak baino ez zitzaizkiola gustatzen. 2001ean Los Angeles Times egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, aktoreak zera esan zuen txantxetan: «Mundu guztiak dio 'Oh, hori da nire film gogokoenetako bat da', eta nik beti erantzuten dut 'ikusi al duzu?'».
Scott Caanek eta Casey Affleckek emanaldi gogoangarriak eman zituzten hiru filmetan, Turk eta Virgil Malloy-i bizia emanez, eztabaidatzen ari diren bi anai kasu. Baina Soderberghen jatorrizko plana gauzatu izan balitz, Wilson anaiek antzeztuko zituzten paper horiek. Aldiz, Luke eta Owen Wilsonek Wes Andersonen 'The Royal Tenenbaums' filmean parte hartzea erabaki zuten.
Brad Pitten ideia izan zen Rusty Ryan beti jaten egotea. Taldeko kide bakoitzak bere berezitasunak eraman zituen bere paperetara. Pitt konturatu zen Ocean taldeak hain ordutegi estua zuenez, bere pertsonaiak ahal zuen bakoitzean janari azkarra jan beharko zuela. Behin eta berriz produktu horiek jaten aritzeak bere pertsonaiaren burugabekeria agerian utzi zuen azkenean.
Aurten sagako lehenengo filmaren urteurrena bada ere, nabarmentzekoa da Ocean's Twelve dela hiruren artean zuzendariaren gustukoena. Beste biek baino diru gutxiago irabazi zuen, eta ez zen hain ona izan kritikariekin, baina bigarren filma bere zuzendariak maitasunez gogoratzen du. Askatasun handiagoarekin zuzendu zuen. Soderberghek keinu gehiago egin zizkien ikusleei, eta gaur egun arte zinematikoko piezarik onena bezala mantentzen duten formen estiloarekin esperimentatu zuen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión