https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nuevo Catecismo Católico, Turbofuckers eta Crap taldeen boloa, maiatzaren 25ean HellDoradon

Turbofuckers./
Turbofuckers.

Aretoko ateak 22.00etan irekiko dituzte eta kontzertua 23:00etan hasiko da

PAUL PICADO

Nuevo Catecismo Católico, Turbofuckers eta Crap taldeen boloa izango da maiatzaren 25ean HellDoradon. Nuevo Catecismo Católico talde mitikoa bira ematen ari da, Turbofuckers talde bilbotarrak bere hirugarren lana aurkeztuko du, eta Crap arrasatearra bere lehen lan luzea kaleratzear da. Aretoko ateak 22.00etan irekiko dituzte eta kontzertua ordubete beranduago hasiko da, 23.00etan. Sarrerak erosi nahi izanez gero, Interneten (15 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (16 euro) eros daitezke. Bazkideek 12 euro ordainduko dituzte.

Nuevo Catecismo Católico taldea 1992. urtean Donostian sortu zen punk taldea dugu, eta hiriko undergrounden talderik ospetsuenetako bat da. Estatutik eta Frantziatik hainbat kontzertu emanda, gero eta gutxiago ateratzen dira Euskal Herritik, baina jarraitzaileak haien atzetik doaz beti. Rock gogorra eta punk rocka bateratzen dituzte, eta disko ugari kaleratu dituzte. Orain egiten ari diren biran abestirik arrakastatsuenak jotzen dituzte.

Bestalde, Turbofuckers Bilboko laukotea da. Hirugarren lana kaleratu berri ditu, hirugarrena hiru urteko jardueran hain zuzen ere. Azken lan honekin punka alde batera utzi eta glam estilora jo dute. Kiss taldearen eragina hautematen da, eta abestietan beren bizipenak eta porrotak azaltzen dituzte.

Azkenik, Crap talde arrasatearra 2015. urtean sortu zen, eta urte berean beren lehen EP kaleratu zuten. Hainbat kontzertu eman dituzte, eta besteak beste Dictators, Zeke eta The Zeros taldeekin batera aritu dira. Hemendik gutxira lehen lan luzea kaleratuko dute.