Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
«Demokraziak beste lidergo mota bat sustatu du».

Norberaren erantzukizuna

Igandea, 24 maiatza 2020, 00:58

Comenta

Historian zehar lidergoa goitik beherako zerbait izan da. Sarritan oso goitik, zerutik askotan, gaztelu edo jauregitik hainbatetan edo pulpitutik. Agintzen zuena goian, gainerakoak behean, azpian, beti ere urrun. Horregatik zuten lider gehienek aitaren irudia, kasurik hurbilenean.

Gero, demokraziak beste lidergo mota bat sustatu du. Jainkoa betiko da, baita aita santua edo erregea ere, biziartekoa. Baina agintariak guk aukeratzen baditugu, aldakorrak badira, agintzeko modua gero eta horizontalago bilakatuko da, bilakatzen ari da.

Hori guztia botere politikoari dagokionez, botere ekonomikoa hortik kanpo baitago. Lidergoa erabat goitik beherakoa zenean, herritarrok haurtzat hartuak ziren. Apaizak bazekien, erregeak edo gobernariak ere bai, herritar soilak, ez. Herritarrok, ardiak bezalaxe, artzain bat behar genuen.

Gaur agintariek jakin badakite herritarrok ez garela haurrak, askotan haur gisa hartzen bagaituzte ere. Are gehiago, askok jokaera hori eskatzen dio agintariari, esparru horretan seguru sentitzen delako. Horiek dira aholkuak baztertu eta aginduak eskatzen dituztenak, norberaren erantzukizunaren gainetik.

Koronabirusaren garai hauetan oso nabarmena izan da mundu osoko hainbat agintariren jokaera. Batzuek, batez ere Europako iparraldean, gomendioak lehenetsi dituzte; beste batzuek, debekuak. Gure honetan hobeto ulertzen dugu debekua, nahiago agintekeria puntu bat duten agintariak. Nolabait, ikasi dugu hitzez hitz debekatua ez dagoena zilegi dela, sarritan albo kalteak aintzat hartu gabe.

Hori gertatu zen bazter askotan haurrak kalera ateratzeko baimena jaso zuten lehen egunean. Horixe gerta daiteke hurrengo pausotan ere. Nik nirea eta gainerakoak hor konpon, norberaren eta gizartearen artean muga gaindiezina balego bezala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Norberaren erantzukizuna

Norberaren erantzukizuna