Nora Euskal Herriko kostaldean barrena road trip batean murgilduko da. NORA

'Nora' ikus-entzunezkoa Amurrion ikusi ahal izango da urriaren 17an eta 18an

Aktore uzta oparoak parte-hartzen du lanean, hala nola, Ane Pikazak, Hector Alteriok, Ramon Bareak eta Klara Badiolak

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 9 de octubre 2021, 23:57

'Nora' ikus-entzunezkoa Amurrion ikusi ahal izango da urriaren 17an eta 18an. Izan ere, ekoizpena udalerri honetako Antzokian eskainiko dute arratsaldeko zortzietan abiatuta 3,75 euroren truke. Aktore uzta oparoak parte-hartzen du lanean, hala nola, Ane Pikazak, Hector Alteriok, Ramon Bareak eta Klara Badiolak. Gidoilari eta zuzendari lanetan, berriz, Lara Izagirre ibili da. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikusgai dagoen road moviea Gariza Films, Tandem Films eta La Fidèle Production ekoiztetxeek produzitu dute.

Publicidad

Nora 30 urteko neska gaztea da, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi dena. Ogibide bezala erredaktorea da, eta, udalerriko aldizkariaren horoskopoa idaztearen arduraduna da, nahiz eta, bere ametsa bidaia-idazle izatea den. Bat-batean bere aitite hil, eta, Dyane auto zahar bat jasoko du herentzia gisa. Hala, Euskal Herriko kostaldean barrena road trip batean murgilduko da, aititeren errautsak amamaren errautsen ondora eramateko asmoarekin.

Noraezean ibilita konturatuko da ez dela bidaiari izateko jaio, eta, bere ametsak bidaiatzea baino urrunago iristen direla, librea izatea amestu izan baitu beti Norak. Haztea, zauriak ixtea eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia izatea, hain zuzen ere.

Aipatu bezala, ekoizpenaren zuzendaria Lara Izagirre dugu. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua EHUn, New York Film Academy eta EICTVn (Kuba) ere ikasitakoa da, baita Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolako (ESCAC) gidoi-masterra landu ere. Gariza Films ekoiztetxea sortu zuen, eta, harrezkero hainbat film idatzi, zuzendu eta ekoitzi izan ditu: 'Kea' (2011), 'Next Stop: Greenland' (2012), 'Sormenaren Bide Ezkutuak' (2013) 'Larroxa' (2013) edota 'Un Otoño sin Berlin' (2015), besteak beste.

Era berean, Ane Pikaza Nora interpretatzen duen bizkaitar aktore, artista eta ilustratzailea dugu. Bere sortzaile ibilbide oparoan hainbat genero landu ditu: antzerkigintza, telebista, irudiak eta kartelgintza eta baita zinemagintza ere. Hortaz, 'Nora' film batean protagonistaren papera interpretatzen duen lehendabiziko aldia izan da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad