Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria

Nolakoa izango da azkenengo 'Gure Kasa' saioa?

Sebastian Lizaso, Ilaski Serrano eta Mikel Markez izango dituzte platoan igande honetan. Hiru urte hauetan izandako gonbidatu eta kolaboratzaileak gogoratuko dituzte, eta bukaera ikusgarria izango du programak

zurekin

Ostirala, 3 uztaila 2020, 21:28

Comenta

'Gure Kasa' saioak agur esango digu bihar bertan. Igande honetan amaiera emango dio ETB1eko programa honek hiru urteko ibilbideari. Hau dela eta, saio berezia prestatu dute.

Ohi bezala, Julen eta Antton Telleriak gidatuko dute programa, Virginia Santos bekadunaren laguntzarekin. Hori bai, gau berezia izango da. Sebastian Lizaso bertsolaria, Ilaski Serrano aurkezlea eta Mikel Markez abeslaria izango dira saioko gonbidatuak. Bizi dugun egoera berrira nola moldatu diren azalduko digute hiru gonbidatuek, eta udarako dituzten proiektuak errepasatuko dituzte.

Ainhoa Goikoetxea izango da kolaboratzaile gonbidatua, eta Balmaseda aukeratu du erreportajea egiteko. Marta Elvira Azkoitian eta Azpeitian izango da terrazeoa egiten, azken saio honetako gonbidatuei eta 'Gure Kasa' saioari buruz galdezka. Bestalde, Joseba Olagaraik Jon Padilla aurkeztuko digu. Itxialdian bizilagunak animatzen ibili da Jon, eta konfinamendu bukaeran bizilagun guztien esker ona eta sorpresa jaso du.

Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso bertsotan jarriko dituzte, eta Maddalen Arzallusek 'Gure Kasa Banda' osatuko du, kolaboratzaile eta gonbidatuekin batera abesteko.

Aurpegi ezagunen agurrak eta sorpresak

Azken saioan, hiru urte hauetan 'Gure Kasa'-tik pasatu diren gonbidatu eta kolaboratzaileak gogoratuko dituzte. Euskal Herriko aurpegi ezagunen agurrak, aurkezleentzako sorpresak eta kolaboratzaile guztien bisita izango dute, eta bukaera ikusgarri batekin esango diote agur saioari.

'Gure Kasa' programaren azken atala igande honetan izango da ikusgai, 22.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nolakoa izango da azkenengo 'Gure Kasa' saioa?

Nolakoa izango da azkenengo 'Gure Kasa' saioa?