Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Xabier Madariaga saioaren aurkezlea. EiTB
Nola daude 'Ur Handitan' saiotik pasatu diren pertsonaiak? Bihar jakin ahalko duzu

Nola daude 'Ur Handitan' saiotik pasatu diren pertsonaiak? Bihar jakin ahalko duzu

Aurreko ataletako protagonistek itxiera egoera nola bizi duten azalduko dute.

Zurekin

Domingo, 12 de abril 2020, 23:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Ur Handitan' saioaren lantaldea eta kamera aurrean jartzen diren pertsonen artean «lotura bereziak sortu» izan direla diote programaren arduradunek. Ideia horri tiraka, saiotik pasatutako pertsonek konfinamendua nola bizi duten jakin nahi izango dute eta aurreko ataletako zenbait protagonisten berri izango dute 'Zer moduz? Aspaldiko!' atalean. Bakoitzak, bere errealitate berezian, egoera hau nola bizi duen azalduko du.

Gorka Presilla eta Sabin Kortaberria Zaldibarko ospitale psikiatrikoan ezagutu zituzten. Gaixotasun mentala duen norbaitentzat zer eragin du itxialdiak? Geronimo Nazabal artzaina, berriz, Oiartzunen dago orain, ardiak Aralarrera igotzeko zain. Zertan eragin dio artzaintzari koronabirusak? Haur minbiziari buruzko saioaren protagonista izan ziren Urko Anton eta Eider Mujika. Egun hauetan, Urkok medikuarenera azken bisitak egin behar izan ditu. Zer moduz daude? Nola bizi dute itxialdia?

Bestalde, Fontxo Cantera Barakaldoko harrera sareko kidea da, eta kalean bizi direnen egoera gertutik ezagutzen du. Haren etxean bizi da Said Ben Sghir gazte marokoarra. Nola bete konfinamendua kalean bizi bazara? Eta Xua amona Mari Carmenekin dago etxean Gabonetatik. Hiru urte bete zituenean kartzelatik atera, eta gurasoengandik banatu zuten. Amonarekin bizitzen jarri eta gutxira, koronabirusaren krisialdia iritsi da. Nola bizi dute egoera hau amonak eta bilobak?

Azken hilabetean ohikoa bilakatu den bezala, 'Ur Handitan' saioa etxetik egingo dute, eta, esan bezala, astearte honetan 'Zer moduz? Aspaldiko!' atala eskainiko dute 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios