https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Nire aita ogroa da' antzezlana izango da igandean Principal Antzokian

'Nire aita ogroa da' antzezlana izango da igandean Principal Antzokian

Jokin Oregik zuzendutako lana 18:00etan hasiko da eta gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango du

PAUL PICADO

Jokin Oregik zuzendutako 'Nire aita ogro bat da' izeneko antzezlana izango da igande honetan Gasteizko Principal Antzokian. Ikuskizun hau pertsona onen gaiztakeriei eta gaiztoen ontasunari buruzkoa da, baina zigorra, errua, justizia eta bestelakoak ere agertzen dira. Lana 18:00etan hasiko da, eta gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango du. Sarrerak erosi nahi izanez gero, internet bidez egin daiteke.

Obrako antzezleak Enric Blasi, Emiliano Pardo eta Carles Pijuan dira, La Baldufa konpainiakoak, eta 2017ko maiatzaren estreinatu zuten lehen aldiz. Arrakasta handia izaten ari da antzezlana, eta aurten, Gizonezko interpretaziorik onenaren saria irabazi zuen Gijongo FETEN azokan. Obrak keinuak eta clown konbinatzen dituela esan daiteke.

Argumentuari dagokionez, obraren hasieran Miguel agertzen da, aitarik gabe hazi zena. Bere aita ogro bat zela esaten zuten, eta kartzelan dago, zigorra betetzen. Egun batean, Miguel jadanik heldua dela, bere aitarekin kartzelan egon den gizon batek, Juan izenekoa, hark idatzitako gutun bat ekartzen dio, eta horrela, benetako istorioa ezagutzen du.

Bestalde, aitaren istorioa ere azaltzen da. Gutun bat idatzi nahi dio Miguel bere semeari, baina ez du hitz egokirik aurkitzen. Egun batean, beste preso bat sartzen dute bere gelan, Juan izenekoa, hain zuzen ere, semeari gutuna eramango diona. Gizon ahula da eta 'ogroaren' nortasunaren beldur da. Hasieran ez dira ondo konpontzen elkarrekin, baina azkenean, Juanen ahultasuna eta beldurra direla eta, 'ogroak' onartu egiten du.

Miguelen aitak hainbat urte eman ditu ihes egiteko modua bilatzen, eta horren berri ematen dio Juani, baina ihes egitear dagoenean, Juanek ihes egiteko asmorik ez duela konturatzen da. Beraz, bertan behera uzten du bere plana. Juanek bere kartzela-zigorra osorik betetakoan ogroaren semearengana joaten da bere aitak idatzitako gutuna emateko.

Temas

Euskera