https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nikki Hill amerikarraren kontzertua, larunbatean, Hell Doradon

Nikki Hill abeslari amerikarra./E.C.
Nikki Hill abeslari amerikarra. / E.C.

Kontzertua, berez, 23:00etan hasiko da, baina aretoko ateak 22:00etan irekiko dituzte

PAUL PICADO

Nikki Hill abeslari amerikarra arituko da larunbat honetan Hell Doradon, Gasteizen. Kontzertua, berez, 23:00etan hasiko da, baina aretoko ateak 22:00etan irekiko dituzte. Sarrerak Interneten (24,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan 25 eurogatik eros daitezke. Bazkideentzako prezioa 21 eurokoa izango da.

Nikki Hill Minneapolisekoa da, eta bikoterik gabeko ama batek eta bere bi ahizpa nagusiek hazi zuten. Igandero sermoi luzeak entzuten zituen, eta egunero abesbatza batean parte hartzen zuen. Dena den, ahal zuenean, Nikki kontzertuen aretoetan sartzen hasi zen, eta han, denetarik entzuten zuen, hala nola Dexter Romweber, Carolina Chocolate Drops, Bo Diddley eta Motörhead.

Horren eraginez, bere istorioak sortzen hasi zen, eta pozik ematen zizkien bere abestiak hiriko musika-taldeei, Matt Hill ezagutu zuen arte. Lagun egin ziren gustuko musika partekatzen zutelako eta azkenean ezkondu ere egin ziren 2011. urtean. Zenbait urtez bikote gisa aritu ziren abesten.

Hillek 2013. urtean kaleratu zuen lehen lana, 'Here Nikki Hill' izenekoa, eta arrakasta handia izan zuen, nahiz eta publikoa kontzertutan harrituta geratu, ez zutelako espero rock and rolla egiten zuenik. Horrela, 20 jaialdi baino gehiagotan parte hartu zuen, eta AEBn eta Europan batik bat zale asko erakarri zituen.

Harrezkero bere arrakasta handituz joan da eta beste bi lan kaleratu ditu: bat, 2015ean, 'Heavy Hearts Hard Fists' izenekoa, eta azkena, 2018ko azaroan, 'Feline Roots' tituluarekin. Disko honetan bere musika-eragin guztiak hautematen dira, izan ere, reggae, gospel eta rock and rolla bateratzen ditu.

Temas

Euskera