https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Neska nerabeen % 14k bakarrik egiten du OMEk gomendatutako gutxieneko jarduera fisikoa

Neska bat, kirola egiten./Fotolia
Neska bat, kirola egiten. / Fotolia

Jarduerarik ezak eskola-errendimenduan ere eragina duela ondorioztatu du Bartzelonako ospitale batean egindako ikerketak

PAUL PICADO

Bartzelonako ospitale batean egindako ikerketa baten arabera, mutil nerabeen % 50ak eta neska nerabeen % 14k bakarrik egiten du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako gutxieneko jarduera fisikoa, hots, egunero, gutxienez 60 minutuz gorputza mugitzea. Arreta medikoaren erronketako bat jarduera falta horri aurre egitea da hain zuzen. Izan ere, jarduera fisikorik ez egiteak ondorioak ditu bizitzaren adin guztietan.

Kardiologo batek azaldu duenaren arabera, jarduera fisiko gutxi egiten duten gurasoen umeek gauza bera egiteko joera dute, eta jarduera fisikoa egiten duten ikasleak baino bi egun gutxiagotan joaten dira eskolara. Jarduerarik ezaren ondorioz, nerabezaroan eskola-errendimendua ere okerragoa da.

Bestalde, ikerketa horren arabera, jarduera fisikorik egiten ez duen heldu batek, soldata txikiagoa du, aste bat gehiago egoten da urtero baja-egoeran gaixotasunengatik, osasun-kostu handiagoak ditu eta bere bizitza-itxaropena bost urte arte ere jaitsi daiteke.

Horrekin lotuta, obesitatearen aurka borrokatu behar dela ere dio. OMEren datuen arabera, bost eta bederatzi urte arteko Mediterraneoko herrialdeetako umeak, iparraldekoak baino lodiagoak dira. Diotenez, gero eta hurbilago gaude Estatu Batuetako tasetatik, % 50 ingurukoa baita.

Zehazki, 2015eko datuen arabera, Espainiako sei eta bederatzi urte bitarteko neska-mutilen % 40 inguruk gehiegizko pisua edo obesitatea du. Bestalde, umetan edo nerabezaroan obesitatea dutenek, helduak direnean obesitatea ere izateko aukera handiak dituzte.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos