Borrar
Azterketa horiek Asiako herrialde honetako Katmanduko Lalitpur barrutian gauzatu dira Samsara

Nepalgo 3.087 ume ikuskatu eta osatu dituzte belarrietako gaixotasunen aurka, Galdakaoko Udalaren laguntzari esker

Bizkaiko udalerri honek emandako 15.000 euroko diru-laguntzaren bidez Ear Care Nepal erakundeak 24 ebakuntza jorratu ditu

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 5 azaroa 2020, 18:01

Comenta

Galdakaoko Udalak diruztatuta, Nepalgo 3.087 ume ikuskatu eta osatu dituzte belarrietako gaixotasunen aurka. Azterketa horiek Asiako herrialde honetako Katmanduko Lalitpur barrutian gauzatu dira. Bizkaiko udalerri honek emandako 15.000 euroko diru-laguntzaren bidez Ear Care Nepal erakundeak 24 ebakuntza jorratu ditu. Bi eragileek prozesu guztian barrena Samsara elkartearen laguntza izan dute.

Ebakuntzak eta ikuskaritza zerbitzua jaso duten umeak urte batetik 15 urtera bitartean doaz. Ume eta nerabe horiek eskola publikoetan nahiz monastegietan ikasten dute. Medikuntza jarduerok Ear Care Nepal erakundeak finantzatzen duen Star Ospitalean burutu dira.

Entzumen ebakuntza nahiz ikuskaritza jorratzeko aukera urria da Nepalen. Entzumenezko profesionalak soilik herrialdeko hiriburua den Katamandun daude. Gainera, ebakuntza eta ikuskaritza horiek osasun pribatuan soilik egin ahal daitezke.

Galdakaoko Samrasa elkarteak Ear Care Nepalekin elkarlanean belarrietako gaitzak sufritzen dituzten pertsonentzako ospitalea jarri zuen martxan pasa den urteko irailean Nepalen. Hori dela bide, Senepan (Lalitpur) udalerriko Star Ospitaleko zonalde bat erabiltzen dabiltza, belarrietako gaixotasunak pairatzen dituzten umeen kopurua gero eta txikiagoa izan dadin.

Ear Care Nepal erakundeak zazpi urte daramatza Nepaleko zonalde ezberdinetan gaitz hauexek sufritzen dituzten umeak osatzen. Nepalen aitzindaria den ekimen honetan Samsara Nepal elkarteak eta Ear Care Nepal erakundeak batera dabiltza lanean.

Nepaleko biztanleak 1.000 eta 4.000 metroko altitude tartean bizi dira. Altura horretan bizitzeak bertako biztanleei erabat eragiten die, belarrietako hainbat gaixotasun sorraraziz, gorreria esaterako. Esparru horretan bertako umeei audiometria, kontsultak edota ebakuntzak egiten dizkiete, gaixotasun ezberdin hauei aurre egiteko asmoz.

Ear Care Nepal belarriko arreta eskaintzen duen 2013. urtean sortutako erakundea da. Gorreriaren sustapenaren prebentzioa eta Nepaleko haurren entzumenaren kontserbazioa bilatzen duen erakunde boluntarioa da hauxe. Egun arte erakunde honek Nepalgo 509 eskola ezberdinetako 79.786 ume aztertu ditu, belarrietako gaixotasun eta gorreria kasuak antzemateko helburuarekin. 7 urte hauetan 748 ebakuntza kirurgiko burutu dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nepalgo 3.087 ume ikuskatu eta osatu dituzte belarrietako gaixotasunen aurka, Galdakaoko Udalaren laguntzari esker

Nepalgo 3.087 ume ikuskatu eta osatu dituzte belarrietako gaixotasunen aurka, Galdakaoko Udalaren laguntzari esker