https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Neandertalek arreta medikoa ere erabili zuten bizirauteko

Neandertalen inguruko dokumentala./Canal Historia
Neandertalen inguruko dokumentala. / Canal Historia

Ikerketa baten arabera lesio larrietan eta erditzeetan laguntzen zieten

PAUL PICADO

Yorkeko Unibertsitateko ikerketa baten arabera, neandertalek arreta medikoa erabili zuten bizirauteko, batik bat lesio larrietan eta erditzeetan. Laguntza medikoko jarduera hauek kultura-portaera konplexuekin ikertu dira maiz, eta funtsean erritualak eta heriotzarekin lotutako sinboloak izan dira aztertu direnak. Hala ere, kasu honetan, lehendabizi ondorioztatu dute arreta medikoa neandertala bizirauteko oso garrantzitsua izan zela.

Yorkeko Unibertsitatean aurretik egindako ikerketa batzuen arabera, zaurituen eta hilzorian zeudenen zainketak (askotan gupidagatik izaten ziren horiek) eragin handia izan zuten arreta medikoaren jardueren garapenean. Horrez gain, bilakaeran ere eragina izan zuela frogatu dute.

Ikertzaileek 30 banako baino gehiagoren hezurren hondarrak ikertu zituzten, eta horietan lesio arinak eta larriak ikusi zituzten, baina, antza, ez zuten heriotza ekarri. Izan ere, lesioa osatu zela antzematen da, beraz, suposatzen da neandertalek ongi garatutako zainketa-sistema bat izan zutela bizirik jarraitzeko.

Doktore batek adierazitakoaren arabera, neandertalek hainbat mehatxuri egin behar zieten aurre (batik bat animali handi eta arriskutsuei), baina haien irudi indartsua dugunez, ez diegu erreparatu beraien ahultasunei. Dena den, egindako ikerketari esker, duela 1,6 milioi urte gutxienez arreta medikoa erabiltzen zutela egiaztatu dugu.

Lesio ugari eta gaixotasun larriak zituztenez, hala nola hausturak hanketan, suposatzen da beste batzuek bere zainketan lagundu zutela, ez bakarrik mina arintzeko, baizik eta bizirik jarraitzeko ere.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos