Borrar
Santiago Lorenzo 'Los asquerosos' eleberria argitaratu zuen iaz.moso
NAZKAGARRIAK

NAZKAGARRIAK

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 20 de enero 2019, 22:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Edonon aurkituko dituzu. Ohikoak dira merkataritza-guneetan, bisitak egiten ospitaleetan edota parke tematikoetan, baina beren eragina zabaltzen ari da nonahi. «Nazkagarriez» ari naiz. Garai batean oso deskribapen ona izan zuten, Gabinete Caligari-ren 'Canción del Pollino' abestian: «Gu gara ez dakigunak, erantzuten ez dugunak (bat, ixa eta bi salbuespen bakarra)/ Gu gara estadioak betetzen ditugunak/ Eta milioi bat baino gehiago gara/ Milioi bat baino askoz gehiago».

Nazkagarriek gustuko dute natura, edo horixe oihukatuko diote, behintzat, entzun nahi diotenari, baina ezinezkoa dute, benetan, naturarekin berarekin disfrutatzea. Mendira edo herri txiki batera doazenean hirian duten ahalik eta tramankulu gehien eramango dute, ez baitakite halako tresneria barik bizitzen. Erraza da nondik pasa diren jakitea, beti zaborra eta plastikoen arrastoa uzteko ohitura daukate eta.

Espezie honek zarata maite du. Beren burua engainatzen dute musikazaleak direla esanez, baina ez da egia. Berdin zaie zer motatako hotsa entzuten den, baina ezinbestekoa zaie trumoi batekin bizitzea, giroan edo kaskoetan, edozein gauza pentsatzea baino lehenago. Horrexegatik ez dute musikaz hitz egiten, «musikotaz» baizik. Ildo beretik, tribu honen kideek gustuko dute orroka hitz egitea, eta haien hizketetan ez dute entzuteko ohitura erabiltzen. Harrigarria da gero, denak batera mintzatzeko duten ahalmena «oilategi efektu» ospetsua sortuz.

Umeen heziketan arreta handia jartzen dute garrantzirik gabeko gaietan, baina kontuz ibiltzen dira azaleko gauzak zaintzeko orduan. Sakelakoari begira egoten dira nazkagarrikumeak, lotan ez dauden orduetan. Nazkagarriak «lo siguiente», «kuňao» eta antzeko esamolde tuntunak zabaltzen dituztenak dira eta telezaborrari audientzia sinestezin horiek ematen dizkiotenak. Haiek dira 'Doña Manolitan' urtero loteria erosten dutenak. 'Los Asquerosos' Santiago Lorenzoren laugarren lan literarioa da. Zinema munduan hasitako idazle honek ahoz aho zabaltzen den eleberri horietako bat egin du. Portugaleteko sortzaile hau Segoviako herrixka batean bizi da orain, 'Hutsik dagoen Espainia' izendatutako zonaldean hain zuzen.

Horietako herri abandonatu batean kokatzen da eleberri honen trama. Manuel, protagonista, polizia bat nahi gabe hil duelakoan dago, Madrilgo atalondo batean. Ikaraturik eta bere osabaren laguntzaz 'Zarzahuriel' izeneko galdutako herrixkan ezkutatzen da. Manuel biztanle bakarra da luzaroan. Hasieran beharra besterik ez dena, pixkanaka pixkanaka bizimodu bihurtzen da. Naturarekin bat egitear dagoenean , bizirik irauteko sekretuak ikasten ari den unean, hara non agertzen diren «nazkagarriak», bere egunerokoa berriro hankaz gora jartzearren. Lorenzoren nobela hau, prosa klasiko batez lurrindua, literaturaren plazera berpizten dizuten fenomeno horietako bat da. Umorea nagusi da bere orrialdeetan, baina, askotan, irribarrea izoztuta uzten dizu umore mota horrek. Irakurketa amaitu eta gero, denbora luzez zurekin geratzen den lan horietakoa da hau. Nazkagarriak edonon aurki daitezke, bai, baina kontuz, denok gara noizbait, agian gutxien sinisten dugunean, talde horretako kideak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios