https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nazioartekotzearen Euskal Agentzia euskal enpresentzat aukera berriak bilatzen dihardu Bruselan

Nazioartekotzearen Euskal Agentzia euskal enpresentzat aukera berriak bilatzen dihardu Bruselan
Efe

Euskal ordezkaritzak hainbat bilera izan ditu astelehen eta asteartean

UNAI SARRIUGARTE

Nazioartekotzearen Euskal Agentzia euskal enpresentzat aukera berriak bilatzen dihardu Bruselan. Euskal ordezkaritzak hainbat bilera izan ditu astelehen eta asteartean Europar Batasuneko hirburu ekonomikoan.

Hala, erakunde publikoak astelehen goizean bilera bat izan zuen Espainiak Bruselan eta Luxenburgon duen Enbaxadaren Ekonomia eta Merkataritza Bulegoarekin. Batzar honen xedea Europako nazioartekotze-baliabideen aprobetxamendua egituratzea eta Europako foro, sare eta programetan Euskadiren ikusgarritasuna eta esku hartzea sustatzea eta hedatzea da.

Asteleheneko batzarrean euskal enpresek Espainiak Bruselan eta Luxenburgon duen Enbaxadaren Ekonomia eta Merkataritza Bulego horretako sustapen-ekitaldietan duten parte-hartzearen gaiari heldu zioten. Euskal lurraldeak Europar Batasuneko programa eta proiektu ezberdinen lizitazioetara sartzeko dituzten aukerak jorratu zituzten bertan.

Gainera, Nazioartekotzearen Euskal Agentzia Europar Batzordearen Zuzendaritza Nagusiarekin hitzartu zen. Hitzorduan Euskadik nazioarteko zenbait herrialderekin adostu ohi dituen merkataritza-itun ezberdinen eta negoziaketa hauen inguruko xehetasunen inguruan mintzatzeko parada izan zuten. Euskal Autonomia Erkidegoak batez ere Txina, Mexiko, Txile, Australia, Zeelanda Berria, Vietnam edota Estatu Batuekin sinatu ohi ditu merkataritza itunak.

Erakunde publiko honek astelehena Espainiak Europar Batasunean duen ordezkaritza iraunkorrarekin amaitu zuen beste batzar batekin. Azkenengo bilera honetan Euskadiren interesak eta hitzarmenen inguruko nondik-norakoak iragarri eta aztertu ziren. Nazioartekotzearen Euskal Agentziak geroago euskal enpresei helarazteko informazio eguneratua izan dezan.

Atzo, berriz, euskal ordezkaritzak bilera bat eduki zuen Europako Batzordearen Hazkundearen Zuzendaritza Nagusiarekin. Bertan, enpresen nazioartekotzerako Cosme programaren inguruan aritu ziren hizketan. Era berean, beste bilera bat izan zuten Europako Batzordearen Nazioarteko Lankidetzarako eta Garapenerako Zuzendaritza Nagusiarekin. Mintzaldian aldameneko herrialde ezberdinen kanpo garapenerako elkarlanerako dauden baliabideak aztertu zituzten.