Batez ere New Yorken, Parisen eta Londresen filmatutako lanak ditu ardatz kontuak curiousdoodle.com

Nazioarteko luzemetraia ezberdinen kokalekuak aditzera ematen dituen Instagram kontua

@steppingthroughfilm profilak zazpigarren arteko ekoizpen esanguratsuenak non grabatu diren ematen du ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 5 de agosto 2020, 23:02

Nazioarteko luzemetraia ezberdinen kokaleku konkretuak aditzera ematen dituen Instagram kontua da @steppingthroughfilm. Profilak zazpigarren arteko ekoizpen esanguratsuenak non grabatu diren ematen du ezagutzera argazkien bitartez. Hala, bertan sare sozialaren erabiltzaileek 226 filmen kokaleku ezberdinak ezagutu ditzakete.

Publicidad

Batez ere New Yorken, Parisen eta Londresen filmatutako lanak ditu ardatz kontuak, baina, beste zenbait paraje eta kokaleku ere ageri dira horien artean. Thomas Duke da kontu berezi honen jabea. Hortaz, profilak azken hilabeteotan lortu duen arrakasta hain handia izan da, non 175.000 jarraitzaileen langa haustea lortu berri du.

Thomas Duke zinemagintzaren zale amorratua da oso txikia zenetik, eta, zazpigarren artearen alde aurkezten duen zaletasuna, film ezberdinak gauzatzen diren kokalekuetara bidaiatuaz ospatzen du. Hori dela medio, ekoizpenak filmatzen diren kokaleku konkretuetan luzemetraien argazki ezberdinak islatzen ditu, leku konkretuaren benetazko argazki bat eta filmean islatutako benetazko argazkia uztartuz.

Dukek zinemagintza betidanik maitatu izan du. Izan ere, bere egunerokotasuneko zailtasunei aurre egiteko, luzemetraiek beste mundu batera lekualdatzeko aukera aurkezten zioten, hau da, bere bizitzan zituen problemetatik aldentzeko parada eskaintzen zion zinemagintzak. Hori dela bide, azken uneotan bere haurtzaroan eta nerabezaroan hazten lagundu zioten filmen kokalekuak aditzera ematen igarotzen du denbora.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad