https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Bizkaira eta Arabara heltzear da

Maialen Lujanbio, txapelketa batean./
Maialen Lujanbio, txapelketa batean.

Kubako Tomasita Quiala repentista, Araceli Argüello Argentinako payadorea eta Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariak urriaren 9tik 14ra ari dira egiten bira

AMALIA IBARGUTXI

Urriaren 9tik 14ra ari dira egiten Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, eta Kubako Tomasita Quiala repentistak, Araceli Argüello Argentinako payadoreak eta Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariek hartuko dute parte bertan. Laster Bizkaia eta Araban izango dira.

Bertsolaritzarekin batera, munduko beste kultur adierazpide batzuk taularatuko ditu bira honek, egunero udalerri desberdin batean. Denera, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostian izango dira. Hilaren 10ean, 19:00etan, Erandioko Merkatu Zaharrean; 11n, 20:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxean; 12an, 19:00etan, Gasteizko Beñat Etxepare Antzokian; 13an, 18:00etan, Baionako Cité des Arts-en; 14an, 19:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean.

«Tomasita Quiala Kubako punto cubanoaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da eta jada egona da Iruñean, 1998an Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsoaroan hartu baitzuen parte. Gazteagoa izanagatik ibilbide esanguratsua du Araceli Argüellok ere, 23 urte baititu eta duela 10 pasatxo hasi baitzen payadan», azaldu zuen Maider Beloki Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntza alorreko zinegotzi ordezkariak Nazioarteko Biraren aurkezpen prentsaurrekoan. Julio Soto bertsolari eta birako parte-hartzailearekin batera tokian tokiko erakunde antolatzaileekin aritu ziren agenda osatzen.

Iruñeko Udalarekin batera, egitasmoa antolatzen lagundu dute Erandioko, Hernaniko eta Gasteizko udalek, Euskal Kultur Erakundeak, Haizebegi Festibalak, Donostia Festak eta Donostia Kultura erakundeak. Era berean, Donostia 2016k proiektua babestu du, Kultur Hiriburutzaren urtean gauzatutako nazioarteko topaketaren antzerakoei jarraipena emateko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos