Borrar
Robert Treviño, EOSekin. Fernando Gómez
Nazioarteko birari ekingo dio EOSek abenduan

Nazioarteko birari ekingo dio EOSek abenduan

Orkestraren arduradun artistiko nagusi lanak Robert Treviñok egingo ditu, EOSekin bi urte gehiagoz luzatu eta gero kontratua. Guztira bost denboraldiko zikloa osatuko du

Amalia Ibargutxi

Miércoles, 13 de junio 2018, 23:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) martxoan Versaillesen egingo duen kontzertuak nazioarteko birari hasiera emango dio. Izan ere, orkestrak iragarri duenez, «irteerari nazioarteko erronka artistiko garrantzitsu bat gaineratuko zaio datozen hilabeteetan». Abenduan Europako erdiguneko tradizio musikal handiko hiru hiritan eskainiko dituzte kontzertuak. Abenduaren 4an Linzen, 6an Munichen eta 8an Bregenzen.

Austriako bi hiritan izango dira beraz, Linz eta Bregenzen. Beste kontzertua Alemanian izango da, Municheko Herkulessaal izeneko entzute handiko aretoan. Euskadiko Orkestrak hiru programa ezberdin eramango ditu birara. Lehen eta hirugarren kontzertuak euskal musikarekin irekiko dituzte, Aita Donostiaren 'Meditazioa' obrarekin eta Pablo Sorozabalen 'Zazpi Lieder' piezarekin, hurrenez hurren.

Hiru kontzertuek Mahlerren Laugarren Sinfonia, musikagile alemaniarraren obra ezagunenetakoa dena izango dute programaren bigarren zatian, Mojca Erdmann soprano alemaniarrarekin bakarlari paperean. Hala ere, hiri bakoitzak «tonu ezberdina izango du kontzertuen lehen zatietan», jakinarazi dutenez.

Linzen, Aita Donostiaren obraren ostean, Orkestrak eta Erdmannek Mozarten soprano-aria eta eliza-sonata sorta bat interpretatuko dute. Bregenzen, berriz, Erdmannek Sorozabalen lana interpretatu ondoren, Prokofieven Biolinerako 2. Kontzertua joko du Vadim Gluzmanek bakarlari gisa. Municheko Herkulessaal-en Elgarren 'Enigma Bariazioak' izango da entzungai. Mojca Erdmann soprano alemaniarra eta Vadim Gluzman biolinjole ukrainarra izango dira kontzertu-bira honetako bakarlari gonbidatuak.

Programa hori aurrera eramateko zuzendari lanak Robert Treviñok egingo ditu, EOSekin zuen hiru urteko lanaldia amaitzear zela kontratua berritu diote eta. Gauzak horrela, bi urte gehiagoz jardungo du Orkestraren arduradun artistiko nagusi gisa estatubatuarrak, guztira bost denboraldiko zikloa osatuz.

Treviño ez da hasiberria. Europan hainbat orkestrarekin egin du lan, hala nola Stuttgarteko Sinfonikoa, Leipzigeko Gewandhaus, Rotterdamekoa, Vienako Tonküstler, eta baita Municheko Filarmonikoarekin ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios