Borrar
Manifestazioa Baionan, 2021an, euskararen alde. Luis Michelena

Nazio Batuen Erakundeak Frantziako Gobernuari azalpenak eskatu dizkio euskararen egoeraren inguruan

Frantziako Gobernuak azken aldian hizkuntza gutxituen inguruan hartutako erabakiek kezkatu egiten dute nazioarteko erakundea, eta azalpenak eskatu dizkio auziaren harira

Ander Retolaza

Asteartea, 5 uztaila 2022, 00:16

Comenta

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Frantziako Gobernuari azalpenak eskatu dizkio hizkuntza gutxituei buruz azken aldian aurkeztu duen jarrera dela medio. ELEN (European Language Equality Network) erakundeak aurreratu duenez, NBEk haren «kezka» egoera azaldu zion Frantziako Gobernuari maiatzaren 31n bidalitako gutun batean. Izatez, NBEk uste du Frantziako Konstituzio Kontseiluak 'Molac' legearen kontra hartu zuen erabakiak kalte garrantzitsuak eragin ditzakela Frantziako gutxiengo linguistikoen giza eskubideei, eta gutuna honakoa salatzeko gauzatu zuten.

Fernand de Varennes gutxiengoen gaietako adituak, Alexandra Xanthaki kultur eskubideetako adituak eta Koumbou Boly Barry hezkuntza eskubideetako adituak sinatu zuten gutuna. Haien ustez, Frantziako hizkuntza eta kultura gutxituetako pertsonen identitateari, duintasunari, askatasunari eta berdintasunari kalte egin diezaioke erabaki honek.

Hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantziako Konstituzio Kontseiluak zentsuratu zuen 2021eko maiatzaren 21ean. Txostengileek salatzen duten funtsezko bi artikulu bertan behera utzi zituen erabaki horrek: hizkuntza gutxituen murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean integratzen zuen 4. artikulua, eta estatu zibileko dokumentuetan 'ñ' edo antzeko zeinu diakritikoak onartzen zituen 9. artikulua. Hori horrela, NBEk uste du Frantziak tratu ezberdina duela hizkuntzetan, ingelesez egiten diren hezkuntza prozedurak ez baitira hizkuntza gutxituetan gauzatzen ari diren berdinak.

Txostena idatzi duten adituek Frantziako Gobernuari oroitarazi diote nazioarteko hainbat hitzarmen sinatuak dituztela, alegia, horiek bete behar dituztela. Eskubide zibil eta politikoen nazioarteko hitzarmena, haurren eskubideen nazioarteko hitzarmena eta nazio, etnia, erlijio edo hizkuntza gutxiengo baten parte direnen eskubideen adierazpena dira horietako batzuk. Testuingurua horrela, adituek azalpenak eskatu diote Frantziako Gobernuari hainbat erabaki direla medio. Erabaki horiek Konstituzio Kontseiluaren erabakiaren gauzatzea, inglesaren eta hizkuntza gutxituen tratu ezberdina eta hizkuntza gutxituen irakaskuntza eta erabilpena bermatzeko Frantziak hartu dituen azken aldiko neurriak dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nazio Batuen Erakundeak Frantziako Gobernuari azalpenak eskatu dizkio euskararen egoeraren inguruan

Nazio Batuen Erakundeak Frantziako Gobernuari azalpenak eskatu dizkio euskararen egoeraren inguruan