

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Sábado, 20 de agosto 2022, 14:47
'Naturaren sekretua' izeneko ikuskizuna irailaren 1etik aurrera ikusgai egongo da Zigoitian dagoen Muruako paraje naturalean. Besteak beste, kantua, dantza, musika eta artea uztartzen dituen ikuskizuna irailaren 11ra arte gozatu ahalko da. Panta Rhei konpainiak sortuta, bertaratu nahi izanez gero, sarrerak hemen eros daitezke dagoeneko, 15 eurotan. Bi erosten badira, 26 euro ordaindu beharko dira.
Ikuskizuna baso misteriotsu batean garatzen da, eta guztira, diziplina anitzeko hamar artistak baino gehiagok parte hartzen dute, besteak beste, betiere arte garaikidea eta natura uztartuz.
Konpainiak berak dioenez, 'proposamen sentsoriala, berritzailea, osasungarria eta dibertigarria da, Lurrarekin eta geure buruarekin dugun harremana berriro definitzera eramango gaituena'. Izaki berezi eta harrigarriak agertzen dira, eta, berez, bidaia emozionala da, natura bikain eta misteriotsuan barrena.
Publiko guztientzako ikuskizuna da, 8 urtetik gorakoentzat batik bat, eta gutxi gorabehera 75 eta 90 minutu arteko saioa da. Basoan denez, komeni da naturan ibiltzeko oinetako eta jantzi egokiak eramatea. Bestalde, elkartu eta abiatzeko tokia Muruako aparkalekua izango da.
Ikuskizunean antzezle gisa parte hartzen dutenen artean ditugu Idoia Ayestaran Aristoi, Emilio de Pinedo, Raul Jimenez del Río, Ariel García, Maider Lasa (abeslari gisa ere aritzen da) eta Unai García. Dantzari gisa, Marta Dalmau, Aire Balisova, Zoe Arenós, Sara Gonzàlez eta Denis Reigosa.
Irailaren 1eko saioa 18.00etan bakarrik izango da. Irailaren 2an, 18.00etan ere izango da, eta gero, irailaren 3an eta 4an, bi emanaldi izango dira, 12.00etan eta 18.00etan. Irailaren 7, 8 eta 9an, 18.00etan izango da; irailaren 10ean, 12.00etan eta 18.00etan, eta azkenik, irailaren 11n, 12.00etan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.