Borrar
Ekoizpen hauen protagonisten artean Aitziber Garmendia telebista aurkezlea, Kepa Errasti aktore eta gidoilaria eta Garazi Urkola dantzari eta aktorea daude. NAIZEN

Naizenek Bigarren Hezkuntzan sexu identitatea eta aniztasuna lantzeko ikus-entzunezkoak kaleratuko ditu

Bideoetako gaiak honakoak dira: 'Sexu ezaugarriak', 'Sexu identitatea', 'Sexu aniztasuna', 'Nahasketa batzuk' eta 'Elkar zainduz'

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 27 urtarrila 2023, 11:05

Comenta

Naizen elkarteak Bigarren Hezkuntzan sexu identitatea eta aniztasuna lantzeko bost ikus-entzunezko kaleratuko ditu. Bideoetako gaiak honakoak dira: 'Sexu ezaugarriak', 'Sexu identitatea', 'Sexu aniztasuna', 'Nahasketa batzuk' eta 'Elkar zainduz'. Larunbat honetan, urtarrilaren 28an, otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an joango dira ekoizpenok plazaratzen, hurrenez hurren.

Umoreaz baliatuz, bizitzaren egunerokotasuneko situazio errealak islatzen dituzte edukiotan. Ekoizpen hauen protagonisten artean Aitziber Garmendia telebista aurkezlea, Kepa Errasti aktore eta gidoilaria eta Garazi Urkola dantzari eta aktorea daude.

Gai espezifiko hauek lantzeko hezitzaileek materiala behar dutela eta aspalditik eta gero eta eduki gehiago eskatzen dizkietela diote elkartetik. Hori dela medio, eduki didaktikoak gauzatzen aritu dira eta edukiok bideo formatuan aditzera ematea erabaki dute, pertsona ororen eskura egon daitezen.

Naizenek Haur eta Lehen Hezkuntzan egoeraren inguruko eduki gehiago daudela uste du, baliabide gehiago daudelarik, hala nola, ipuinak, bideoak eta baita komikiak ere. Bigarren Hezkuntzan, aldiz, eduki falta sumatu dute eta horregatik abiatu dira ekoizpenok lantzera.

'Sexu ezaugarriak' lehendabiziko ikus-entzunezkoa larunbat honetan, urtarrilaren 28an, emango du ezagutzera Naizen elkarteak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusian ospatuko duen urteroko jaian. Ekintza ugari atondu dituzte egun horretarako.

Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkartea dugu. 2015. urtean estatu mailako Chrysallis elkartekide ziren, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zortzi familien artean osatu zuten Chrysallis Euskal Herria. Hori izan zen gaur egun, dagoeneko 100 familiak osatzen duten Naizen elkartearen hasiera.

Lau xede aurkezten ditu elkarteak; batetik, haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen inguruko laguntza eta heziketa bermatzea; bestetik, haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutzera ematea, beraien eskubideen eta aldarrikapenen zabalkundea eginaz eremu desberdinetan. Hirugarren helburua hezkuntzan eta haur eta gazte transexualekin parte-hartzen duten profesionalentzako informazioaren transmisioa eta trebakuntza dugu. Azkenik, adin txikiko transexualen eskubideen eta interesen defentsa ahalbidetzea gizartearen eremu guztietan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Naizenek Bigarren Hezkuntzan sexu identitatea eta aniztasuna lantzeko ikus-entzunezkoak kaleratuko ditu

Naizenek Bigarren Hezkuntzan sexu identitatea eta aniztasuna lantzeko ikus-entzunezkoak kaleratuko ditu