Nahia Zudairek urrea eskuratu du estilo libreko Berlineko 800 metroko txapelketan
Basque Teameko igerilaria den kirolari euskalduna Alemaniako hiriburuan gailendu da, igeriketa paralinpikoko Munduko Serieetan
UNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 4 apirila 2022, 16:43
Nahia Zudaire kirolari euskaldunak urrezko domina eskuratu du estilo libreko Berlineko 800 metroko txapelketan. Basque Teameko eta Espainiar Estatuko selekzioko igerilaria den Nahia Zudaire Alemaniako hiriburuan gailendu da, igeriketa paralinpikoko Munduko Serieetako lehiaketan. Izan ere, irabazle izan da ezintasun anitzeko sistemaren arloan S8 kategorian, 10:36.34ko marka ikaragarria eskuratu duelarik.
Usurbilgo igerilariak, Tokio 2020ko Jokoetan debuta egin zuenak, hiru marka jaitsi zituen estatu mailan: S8 estilo libreko 200 metroetan, erlojupekoa 2: 27.72an gelditu zuen; SB7 braza 100 metroetan, marka berria 1: 44.90ean utzi zuen; eta, 50 metroetan, braza 48.84an, kirol egokituaren erreferentziazko igerilari bihurtu zen.
Era berean, Iñigo Llopisek berretsi egin zuen igerilekuan aurrera egiten jarraitzen suela, estatuko bi erregistro hobeago ezarri baitzituen. Igerilari donostiarrak bere lehen plusmarka sinatu zuen Alemaniako hiriburuan ospatzen diren Serieen lehen egunean. Izan ere, 200 metro librean, S8k 2: 11.67an izoztu zuen erlojupekoa. Txalpeketako bigarren egunean, aldiz, Espainiar Estatuko marka hoberena eskuratu zuen bizkar estiloko 50 metrokoan (S8), 31.93ko denborarekin.
Berlinen (Alemania) azken asteburu honetan bi kirolari hauek lortutako markei esker, Euskadi Estatuko potentzia handienetakoa bilakatu da iregiketa egokituaren esparruan. Kirol egokituko bi kirolari hauexek etorkizun ilusiogarri eta sinestezin bat dute eurei begira. Zudairek 17 urte baino ez ditu, eta, Llopisek 23 urte bete ditu aurten.