https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nafarroako Gobernu berriak Skolae Berdin Bidean Berdintasun Programa berriztatuko du

Nafarroako Gobernu berriak Skolae Berdin Bidean Berdintasun Programa berriztatuko du
www.educacion.navarra.es

Ekimen hau Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateekin elkarlanean onetsitako ikasketa ibilbidea da

UNAI SARRIUGARTE

Nafarroako Gobernuak Skolae Berdin Bidean Berdintasun Programa berriztatuko du. Maria Chivite buru duen taldeak errekurtso publikoek finantzatzen duten ekimen hau Nafarroako ikastetxe guztietara heltzea bilatuko du.

SKOLAEk Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateen lana inspiratu nahi du, ikasle guztiei berdintasunean bizitzen ikasteko aukera emateko helburuarekin.

Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan) ikasiz.

Berdintasun heziketa-prozesu hau sistematizatzeko eta prozesu horretan laguntza eskaintzeko helburuarekin sortu zen SKOLAE. 2017-2021 Hezkidetza Planean –Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateekin elkarlanean onetsitako ikasketa ibilbidea da.

Programa hau lau hizkuntza ardatz ezberdinetan laburbiltzen da. Lau konpetentzia hauek honako hauexek dira: begiratzen jakitea, ulertzen jakitea; izaten jakitea, bizitzen jakitea; eraikitzen jakitea, ekarpenak egiten jakitea; eta sentitzen jakitea, tratu onak ematen jakitea. Hauxe arlo pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan ezartzeko eduki eta esperientziak dira eta 0-3 urteko etapatik 18 urtera arte jorratzen dira.

Bestalde, ibilbide osoa zeharkatzen duten hainbat eduki gehitzen ditu programa honek: emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak ekiditea; emakumeak eta euren ekarpenak ikusgai egitea; identitateekiko, kulturekiko, sexualitateekiko eta euren aniztasunekiko errespetua sustatzea; berdintasunezko maskulinitate berriak eta feminitate ahaldunduak; eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua eta partaidetza soziala.