https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nafarroako eta Euskadiko batez besteko pentsioa 1.215 eurokoa da

Nafarroako eta Euskadiko batez besteko pentsioa 1.215 eurokoa da
P. Urresti

Mende honen hasieratik egunera arte bikoiztu egin da batez besteko pentsioa

UNAI SARRIUGARTE

Nafarroako eta EAEko batez besteko pentsioa 1.215 eurokoa da. Aurten 9.000 pentsiodun gehiago daude bi autonomia erkidegoetan. Guztira Gizarte Segurantzak 696.565 pentsio diruztatu zituen abuztuan. Edonola ere, datu honek ez du esan nahi hainbeste pentsiodun daudenik konkretuki. Izan ere, pertsona batzuek bi pentsio kobratzen dihardute aldi berean, alarguntzarena eta erretiroarena, kasu.

Aipatu dugunez bi autonomia erkidegoetako batez besteko pentsioa 1.215 eurokoa da, urtarrilean baino 10 euro handiagoa da jada, eta iazko abuztuan baino ia 44 euro handiagoa, hain zuzen. Portzentaiei dagokienez, berriz, %0,8 igo da batez besteko pentsioa urte hasieratik, eta iazko abuztutik aurtengora bitartean, %3,7.

Igoera horrek bi ondorio aipagarri aurkezten ditu: ondorio demografikoa eta ekonomikoa. Alde batetik, baby boom izenarekin ezagun diren belaunaldiak, 1958 eta 1977 bitartean jaiotakoak, jada erretiratzen hasiak dira eta, bestetik, belaunaldi horrek aurrekoak baino soldata hobea izanda hartu du erretiroa, kotizazio maila handiagoarekin, pentsio handiagoak izateko eskubidearekin.

Gizarte Segurantzak abuztuan 846,3 milioi euro bideratu zituen EAEko nahiz Nafarroako pentsioak ordaintzeko, iazko abuztuarekin alderatuz gero, 40 milioi euro gehiago. Urte honen hasieran kotizazio handiko langile askoren erretiroa sumatzen hasia da.

Batez besteko pentsioaren igoeraren zifrak nabarmentzekoak dira. Izan ere, azken 19 urteotan bikoiztu egin da pentsioen batez bestekoa. 2000. urtean, 574 eurokoa zen batez beste eta egun, berriz, 1.215 eurora iritsi da.