Borrar
Euskaltzaindiko kideen bilera bat. E.C.

Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Euskaltzaindiak

Euskararen Nafar Kontseiluak gauza bera egin zuen joan den irailean

Paul Picado

Ostirala, 18 azaroa 2022, 12:51

Comenta

Euskararen Nafar Kontseiluak euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatu zuen joan den irailaren 16an, eta horretarako, adierazpen bat onartu zuen, 19 aldeko botorekin eta hiru abstentziorekin. Horrela, Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera premiatu zuen Nafarroako Gobernua. Bada, oraingoan, Euskaltzaindiak bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluaren adierazpen horrekin, eta euskararen ofizialtasuna ere aldarrikatu du Nafarroa osoan.

Euskarari buruzko Foru Legea duela 35 urte onartu zuten, eta gizartea aldatu den heinean, euskararen egoera ere aldatu egin da Nafarroa osoan. Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak lege hori nolabait gaurkotu egin beharko du.

Euskaltzaindiaren jarduera akademikoak Hego Euskal Herriko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa, gerora bi autonomia-erkidego bihurtu direnak eta Ipar Euskal Herria barne hartzen ditu, beraz, horietan guztietan erakunde aholku-emaile ofiziala da.

Bestalde, erakundearen eginkizunetako bat herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzen da. Hori horrela, legea aldatuz gero, Euskararen Nafar Kontseiluak onartutako agirian jasotzen dena bete ahalko da, hots, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitzea eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak betetzea, herritar erdaldunenak betetzen diren bezala.

Euskaltzaindiak bere webgunean jakinarazi duenez, Euskararen Nafar Kontseiluko kide ere bada, eta horrenbestez, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen eta kontsulta organoaren aholku-emailea ere bai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Euskaltzaindiak

Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Euskaltzaindiak