Borrar
Nadia Erostarbe.
Nadia Erostarbek WCT zirkuituan debuta egingo du

Nadia Erostarbek WCT zirkuituan debuta egingo du

Espainia mailan hori lortu duen lehen emakumea izan da

Zurekin

Miércoles, 22 de enero 2025, 12:07

Nadia Erostarbe Basque Teameko kirolariak beste urrats bat eman du bere ibilbide bikainean, urtarrilaren 27tik otsailaren 8ra Banzain (Oahu, Hawai) jokatuko den Lexus Pipe Pro mitiko eta zorrotzean debuta egingo baitu. 2025ean World Championship Tour (WCT) Munduko surfaren kategoria gorenean egingo den lehen ekitaldia izango da. Horrela, estatu mailan surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egingo duen lehen emakumea da Nadia, eta bigarren surflaria, estatuan, Aritz Aranburu Basque Teameko kirolaria baino ez baita iritsi, orain arte, maila horretara.

Erostarbek aurreko denboraldian egindako urte bikaina ez zaio oharkabean pasatu World Surf Leagueari (WSL), eta maila pribatuko surfaren erakunde gorenak gonbidapena luzatu dio aurtengo lehen hitzordu handian parte hartzeko. Erostarbe igoeratik postu batera geratu zen, seigarren kokatuta dago Challengerretako zerrendan eta hartuko du Johanne Defayren tokia.

Nahiz eta Erostarbe, oraingoz, zirkuitu horretako lehen txapelketan lehiatuko den, Hawaiin, zirkuitu honek beste hamar proba gehiago izango ditu eta, berritasun gisa, Fijin jokatuko den final handia. Aurten, aipatutako zirkuituak, Abu Dhabiko probaren debuta eta Snapper Rocks eta Jeffreys Bay leku ikonikoen itzultzea barne hartuko ditu.

Surflarien familia bateko kidea

Basque Teametik nabarmendu dutenez, surflarien familia batetik datorren kirolari honek hasieratik etorkizun oparoa izango zuela erakutsi zuen arren, 2018a berezia izan zen berarentzat. Bere ibilbidean jauzi handia eman zuen Taharako Munduko txapelketa jokatu zuenean. Proba handia zen, handiekin neurtu behar zituen indarrak eta seigarren postuan amaitu zuen.

2019an Senegalen eta Txilen lortu zituen garaipenek baieztatu zuten Munduko txapelketan ikusi zena. Ondoren, Miyazakiko Munduko txapelketan, onena izan zen berriro banakako lehian, 12. postuan bukatuta.

Bi urte beranduago, 2021ean, Tokioko Jokoetarako postu bat eskuratzen saiatu zen El Salvadorreko Munduko Txapelketan, baina ez zuen lortu, 33. bukatu baitzuen. 2022ko Munduko txapelketan, Huntington Beach-en, 15. postuan amaitu zuen eta 22.ean 2023ko El Salvadorrekoan.

Hala ere, gauzek nabarmen egin dute hobera gerora. Pasa den denboraldian agertu zen Erostarberen bertsiorik onena orain arte. Aipagarriak dira Qualifiying Serieetako Caraïbos Lacanau Pron erdietsitako garaipena, Rip Curl Pro Angleten lortutako 3. postua eta Rip Curl Pro Search Taghazout Bay proban erdietsitako 5.a. Horrez gain, Challenger Serieetan ere emaitza itzelak bereganatu ditu: 5. postua Ballito Pron eta Wallex US Open of Surfingen, 9 postua EDP Vissla Ericeira Pron eta 3.a Sydney Surf Pron eta US Openean. Emaitza guzti horiengatik, Saquarema Pro txapelketara WCTra, zirkuitu gorenera, igotzeko aukerekin heldu zen. Oso gutxi falta izan zitzaion estatu mailan hori egin duen lehen emakumea izateko.

Puerto Ricoko Munduko Txapelketan, 2024an, gogor aritu zen, finalera iritsi eta laugarren izan zen, eta Pariseko Jokoetarako sailkapena ziurtatu zuen horrela. Teahupooko olatu mitikoan final laurdenetaraino heldu zen eta txanda horretan Tatiana Weston-Webb brasildarrarekin, diziplinako erreferenteetako batekin neurtu zituen indarrak. Nadiak bosgarren amaitu zuen eta diploma olinpiko bat eraman zuen etxera. Orain, bestalde, Lexus Pipe Pro mitiko eta zorrotzean debuta egingo du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nadia Erostarbek WCT zirkuituan debuta egingo du