https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Musikaren bidaiak Bartzelona eta Edinburgora

Glaukoma taldeko kideak./DV
Glaukoma taldeko kideak. / DV

Glaukoma, Smoking Souls, Doctor Deseo, Su ta Gar eta Willis Drummonden  kontzertuez gain, haurrentzako ikuskizunak eta bestelako tailerrak prestatu ditu Bartzelonako euskal etxeak. Euskeria abesbatza Edinburgon izan da hiru kontzertu berezi egiteko

AMALIA IBARGUTXI

Bartzelonako euskal etxeak antolatzen du urtero EH Sona jaialdia, aurten azaroaren 9tik abenduaren 14ra bitartean gauzatuko dena. Euskal kultura erakusteko grinak bultzatuta, Glaukoma, Smoking Souls, Doctor Deseo, Su ta Gar, Kepa Junkera, Willis Drummond, Zizel, Aneguria eta Liherren  kontzertuak, haurrentzako ikuskizunak eta bestelako tailerrak ere antolatu dituzte.

Jaialdiaren XXI. edizioa da aurtengoa, eta horregatik, indartsu dator antolakuntza taldeak prestatutako egitaraua. «Inork galdu nahiko ez duen kontzertu euskaldun-katalana izango dugu. Euskal Herritik kanpo euskal musikaren inguruan egiten den jaialdirik garrantzitsuena da EH Sona. Centre Cultural Euskal Etxeak antolatua, 20 edizioen muga gurutzatzen dugu musika euskaldunaren eta katalanaren arteko konplizitatea indartzeko asmoarekin«, adierazi dute.

Aneguria raperoak Lilit i Dionís taldearekin egingo du emanaldia.  2006an jaio zen Pegon, Valentzian, duela 10 urte baino gehiago taldea. Rock estiloa hainbat herrialdetako musika tradizionalarekin nahasten dute.

Bartzelonakoa ez da datozen egunotan euskal musikak lurraldetik kanpo izango duen erakusleiho bakarra. Bilboko Koral Elkarteko Euskeria gazte taldeak Eskoziako hiriburura egin du bidaia, Edinburgora. Fair Saturday ekimenaren aurkezpen ekitaldien baitan egin dituzte kontzertuak, Black Friday delakoaren hurrengo egunean egingo dutena Eskozian, azaro amaieran.

Eskozia eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotze aldera  gonbidatu dute Bilboko Euskeria Korua Eskoziara. Gazte taldeak hiru kontzertu eskaini ditu guztira. Lehena urriaren 26an egin zuten, eta beste bi urriaren 27an, bata Saint Giles katedralean eta bestea Queen's Hall-en. Eskozian euskarazko kultura eta euskal sortzaileen lana ezagutzera ematea da helburua. Horrez gain, euskal eta eskoziar sortzaileen arteko ezagutza zein trukea sustatu eta elkarkidetzarako aukerak sortu nahi dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos