Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Ikuskizun honetan, dantzariak eta musikariak arituko dira. PRINCIPAL ANTZOKIA

Musika eta dantza bateratzen dituen 'Martin Zalakain' ikuskizuna Gasteizen

ANTZERKIA ·

Emanaldia urtarrilaren 4an izango da, Principal Antzokian, 20:30ean

PAUL PICADO

Sábado, 28 de diciembre 2019, 23:15

Datorren urteko lehen emanaldia Pío Barojaren 'Zalakain abenturazalea' lanean oinarritutako 'Martin Zalakain' antzezlana izango da Principal Antzokian. Ikuskizun honetan musika eta dantza bateratzen dira, eta urtarrilaren 4an izango da, 20:30ean. Emanaldiaren gutxi gorabeherako iraupena ordubete eta erdikoa da, eta sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, 18 eta 15 euro artean.

Publicidad

'Zalakain abenturazalea' Pío Barojaren eleberririk ezagunenetako bat da, eta ikuskizun honetan, dantzariak eta musikariak arituko dira Ander Lipus aktorearekin eta Harkaitz Cano idazlearekin batera, literatura eta dramaturgia tartekatuz. Hartara, zenbait herritako konpainiak elkartu dira, besteak beste Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Astigar (Astigarraga) eta Gure Kai (Deba).

Protagonista Martin Zalakain abenturazale gaztea da. Urbia izeneko herri batekoa da, eta bere ama hil eta gero, Tellagorri bere osabak hartu zuen hezteko ardura. Barojaren obra Karlismo garaian girotuta dagoenez, gerraren gordintasunaren lekukoa izango da, eta benetako lagunak eta interesen arabera mugitzen direnak ezagutuko ditu.

Argia konpainiak prestatu du moldaketa, eta helburua euskal dantza tradizionalaren esparruan sakontzea da. Alde batetik, euskal dantzaren zenbait alderdiren inguruan egindako ikerketa-lana erakusten du, eta bestetik, euskal dantza dramatiko garaikide berri bat sortu du, izan ere, dantzariek interpretatu ere egiten dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad