https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mungian ospatuko den Bertso Egunerako sarrerak urtarrilaren 4an jarriko dira salgai

Amets Arzalluz bertsolaria./Arizmendi
Amets Arzalluz bertsolaria. / Arizmendi

Interesdunek www.bertsosarrerak.eus atarian erosi ahal izango dituzte

ELCORREO.COM

Bertsolaritzaren unibertsoa momentu oparoa ari da bizitzen. Aurtengo Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketako parte hartzaileek izugarrizko errimak eskaini zizkieten BEC-era hurbildu ziren entzuleei eta inork ezin izango du zalantzan jarri Maialen Lujanbioren inprobizazioak mundialak izan zirela. Dena den aurrera jotzeko momentua da eta, gauzak horrela, Mungian ospatuko den Bertso Egunean pentsatzeko unea. Sarrerak urtarrilaren 4an jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertso Eguna 2018 ko urtarrilaren 27an ospatuko da, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Iaz ez zen Bertso Egunik egin, eta aurrerantzean ibiltaria izango zela iragarri zuen Bertsozale Elkarteak. Hala, Donostiatik irten eta 2018an Mungian ospatuko da. Egun osoko egitaraua osatzeko Mungiako Udalaren eta Taket Mungiako Bertsolari Alkartearen laguntza izan du Bertsozale Elkarteak.

Goizean, mahai inguru musikatua izango da Mugire txokoan. Eguerdian, hiru bazkari eskainiko dira aldi berean hiru elkarte gastronomikotan, eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira; bakoitzean 60-80 bazkaltiar izango dira. Arratsaldean, 19:00etan, eguneko ekitaldi nagusia izango da: Alaitz Rekondoren esanetara ariko dira Amets Arzallus, Manex Agirre, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga, eta ez dira artista gonbidatuak faltako.

Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago urtarrilean emango ditu Bertsozale Elkarteak. Azkenik, urte luzez Donostiako Udalak emandako laguntza eskertu nahi izan du elkarteak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos