Borrar
Urgente El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

.eus «munduko domeinu seguruenetakoa» izateko akordioa sinatu dute

Gehienbat Euskadin eragiten duten zibermehatxuetatik babesteko ariko dira lankidetzan Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa eta PuntuEUS Fundazioa

Amalia Ibargutxi

Lunes, 18 de junio 2018, 23:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadin eragiten duten zibersegurtasun gertakariak kudeatu eta domeinu horiek babesteko tresna propioa garatuko dute Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak eta PuntuEUS Fundazioak. Erakunde horiek jakinarazi dutenez, elkarri laguntzeko akordio bat sinatu dute, gehienbat Euskadin eragiten duten zibermehatxuak elkarrekin identifikatzeko. PuntuEUS-ek adierazi duenez, akordio horri esker fundazioak alde batera utziko ditu zibersegurtasunerako orain arte erabilitako konponbide estandarrak. «Tresna propio bat garatuko dugu Euskadiko Zibersegurtasun Zentroarekin, merkatuko tresnekin lortu ezin den segurtasun maila lortzeko. Ekimen aitzindaria da, eta horri esker, .eus munduko domeinu seguruenetakoa izango da», nabarmendu dute.

Gehienbat Euskadin eragiten duten zibermehatxuetatik babesteko ariko dira lankidetzan Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa eta PuntuEUS Fundazioa, nabigazio eta domeinu seguruak bermatzeko. Lankidetza hori finkatzeko tokiko eragileekin akordio berriak sinatzen jarraituko du Zibersegurtasun Zentroak. Izan ere, 2013an .eus domeinua onartu zutenetik, 8.400 domeinu-izen baino gehiago daude erregistratuta eta 10.000ra laster heltzea espero du Fundazioak. Adierazi dutenez, «euskararen eta interneteko euskal kulturaren topagunea da domeinua. Euskal komunitate digitalarentzako aitortza hori posible izan da PuntuEUS elkarteak urtetan eginiko lan gogorrari esker. Iaz 7.000tik gora .eus domeinu erregistratu ziren, eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroarekin itxitako lankidetza akordioak erantzuna ematen dio hazten jarraitzeko premiari».

Eraso globalei erantzun globala

Halaber, SPRI enpresa-garapenerako euskal agentziak jakinarazi duenez (horretan integratuta dago Zibersegurtasun Zentroa), lankidetza horrek erakusten du «era guztietako erakundeen arteko lankidetza beharrezkoa dela zibersegurtasun arloko mehatxuei aurre egiteko». Hala azpimarratu zuen Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak maiatzaren hasieran Bilbon egin zen NextSecure ekitaldian: «Zibergaizkileek gero eta teknika aurreratuagoak erabiltzen dituzte eta elkarren artean antolatzen dira eraso bateratu eta globalak egiteko, halako gisaz non zibersegurtasunaren sektoreko eragile guztien lankidetza estua baita beren lana eragozteko bide bakarra».

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak lankidetza akordioak bilatzen jarraituko du horregatik, eta PuntuEUS-en moduko tokiko eragileez gain, Estatukoekin eta nazioartekoekin ere lan egingo dute. Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren ebaluazio bisita egingo du, euskal zentroa FIRST sareko eskubide osoko kide izan dadin, zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuteko lantaldeen munduko antolakunde handienean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios