https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Munduko animalia espezien %18 jazarriak eta harrapatuak izaten dira, ondoren saltzeko helburuarekin

Errinozeroen adarrak balio|adore handia du ezkutuko merkatuan./EFE
Errinozeroen adarrak balio|adore handia du ezkutuko merkatuan. / EFE

Nazioarteko 5.570 espezie trafiko legal eta ilegalen biktima izaten dira

UNAI SARRIUGARTE

Munduko animalia espezien %18 jazarriak eta harrapatuak izaten dira, ondoren saltzeko helburuarekin. Izan ere, Science aldizkarian plazaratutako ikerketa filogenetiko batek dioenez nazioarteko espezie asko osorik zein zatika merkaturatu ohi dira eta salerosketa dinamika hau omen da bioaniztasunaren gutxitzearen ondorio garrantzitsuenetako bat.

Hobekien merkaturatzen diren animaliak esparru tropikaletan bizitzen direnak omen dira. Animalia zenbat eta arraroagoa izan orduan eta hobe merkaturatzeko orduan, animalia arraroak erakargarriago izaten baitira. Hauxe 31.400 animalia espezie ezberdin ikertu eta gero ondorioztatu da.

Azterketa honetan Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko hainbat ikertzailek hartu dute esku. Honen bitartez espezien trafiko legala edota ilegala izan, gizakiek merkaturatzen duten espezie kopurua kuantifikatu nahi izan dute.

Azterketa honek exotikoak diren hainbat animaliaren gorputzeko atalak barnebiltzen ditu, errinozero zuriaren adarrak, elefanteen bolizko letaginak edo pangolinen ezkatak esaterako. Gainera, ikerlari hauek nazioarteko zenbait datu base erabili dituzte informazio hau iragartzeko, Konbertsaziorako Nazioarteko Batura edota Mehatxupean dauden Espezieen Nazioarteko Merkataritza, kasu.

Aipatutako Science aldizkariak plazaratutako azterketak dioenez nazioarteko animalia espezien %18 merkaturatuak izaten dira. Ikerketa hau burutzeko 31.500 txori, ugaztun, anfibio eta narrasti aztertu dira eta horietatik 5.570 trafikoen biktima direla ondorioztatu da. Gehien merkaturatzen diren espezieak ugaztunak (%27) eta hegaztiak (%23) dira. Ondoren narrastiak (%12) eta anfibioak (%9) dauzkagu.

Temas

Euskera